Fulcanelli

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fulcanelli XX. mendeko alkimista baten izengoitia da. Haren benetako pertsonalitateaz teoria asko zabaldu dira baina, hala ere, gaur egun bere izena misterio bat da. Espekulazioetatik kanpo berari buruz dugun informazio apurrak haren liburuetatik jasotakoa da.

Le Mystere des Cathedrales liburuaren frontispizioa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugunez gauza gutxi dakigu bere benetako biografiari buruz. Jakin badakigu frantsesez idazten zuela eta Frantziari buruzko informazio asko zuela. XX mendeko bigarren hamarkadan Frantzian, Euskal Herrian eta Espainian (Bartzelonan eta Sevillan) ibili zen. Arte gotikoari buruz informazio handia zuen.

Haren nortasunari buruzko hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalduena zera dio: Frantziako Villiers-le-Belen 1877an jaio zela eta 1932an Parisen hil zela. Espekulazio honetatik kanpo hauek dira aipatu diren beste proposamenak:

Fulcanelli Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulcanelliren liburu ezagunena, Le Mystere des Cathedrales, Euskal Herrian amaitzen da. Liburu horretan Fulcanellik Frantziago katedral gotiko desberdinak deskribatzen ditu eta, alkimiaren ikuspuntutik, haien sinbolismoaren inguruko ideiak azaltzen ditu. Azken kapituluan, ordea, Hendaiako elizaren ondoan dagoen XVII-XVIII mendeko gurutzeari buruzko sinbolismoa aztertzen du.[2] Horren ondorioz, gurutz hori Fulcanelliren jarraitzailentzak toki magikoa da. Haien uztez bertan munduaren akaberaren data dago jasota. Gurutzearen goiko partean latinez idatzitako testu hau dago: OCRUXAVES PESUNICA, latinez: "O crux ave spes unica"; logika okultista erabiliz horrela itzuli zuen Fulcanellik: "Il es écrit que la vie se réfugie en un seul espace", hau da, "Bizia espazio bakar batean babesten dela idatzita dago". Fulcanellik hori horrela interpretatu egin zuen: "hondamendi bikoitza heltzen denean lurralde bat egongo da heriotza bertara helduko ez dela".

Hendaiako gurutzea.

Fulcanelliren inguruko mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulcanelliren liburuak oso teknikoak dira eta, zentzu horretan, zailtasunak dituzte edozeinek irakurtzeko garaian. Idazle honen ospea asko zabaldu baldin bada beste idazleei esker izan da, bereziki Jacques Bergier eta Louis Pauwels idazleei esker. Hauek 1960an oso ospetsua egin zen Le Matin des magiciens liburua argitaratu zuten; bertan, errealismo fantastikoaren lemapean, mundu osoko gertaera ezohikoak jaso zituzten, ikuspuntu sasizientifikoa erabiliz. Liburu horretan Fulcanelliri buruzko gertaera desberdinak azaldu zituzten: ez zegoela hilda, irudi argitsuz toki desberdinetan ikusia zela, alkimiaren azken muturrerainoko lorpena egin zuela... Horien artean ospetsuen egin zen gertaera zera zion: Bigarren Mundu Gerra baino lehen Fulcanelli eta beste alkimista zientzilari nuklear desberdinekin bildu ziren; bilera haietan energia atomikoaren garrantziaz hitz egin omen zieten eta energia horrek sortzen dituzten ondorioaz. Beti aipatutako idazleen bertsioaz zientzilariek ez zieten kasu handirik egin. Bakarrik fisika nuklearrean lehendabiziko lorpenak izan zirenean gertaera gogoratu zuten eta zerbitzu sekretuak jakitearen gainean jarri zituzten baina alkimista horien inongo aztarna lortzea ezinezkoa izan zen. Esan behar dugu, bestetik, Bergier eta Pauwles idazleek energia nuklearraren aldeko jarrera erakutsi zutela haien liburu horretan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Mystere des Cathedrales. Paris, 1929.
  • Les Demeures Philosophales, Paris, 1930.
  • Finis Gloriae Mundi. Liburu hau antza azkena izan behar zen eta bukatu gabe utzi zuen. Honen bertsio bat dago argitaratuta baina dirudienez apokrifoa izan daiteke. Paris, 2001.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Fulcanelli Enigma[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]