Full Metal Jacket

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Full Metal Jacket
Full Metal Jacket Logo.png
Datuak
Jatorrizko izenburua Full Metal Jacket
Izenburua euskaraz Metalezko Jaka Osoa
Urtea 1987
Estreinaldia 1987ko ekainaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 116 minutu
Aurrekontua 30 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Ekoizleak
Stanley Kubrick
Jan Harlan
Gidoilariak
Stanley Kubrick
Michael Herr
Gustav Hasford idazleak idatzitako The Short Timers eleberrian oinarritua
Aktoreak
Matthew Modine
Adam Baldwin
Vincent D'Onofrio
R. Lee Ermey
Musikagileak
Abigail Mead
Argazkilariak
Douglas Milsome
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Full Metal Jacket (euskaraz Metalezko Jaka Osoa) 1987ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Matthew Modine, Adam Baldwin, Vincent D'Onofrio eta R. Lee Ermey.

Filmaren gidoia 1979ko Gustav Hasford idazlearen The Short Timers eleberrian oinarritua dago. aldiz, izenburua garai hartan Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuetako infanteriako gudariek erabili ohi duten Full metal jacket balari lotua dago. 1987ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Sarirako izendapena jaso zuen.

Filmaren Ameriketako Estatu Batuetako Marineen talde baten nondik norakoa bi zatitan banatuta azaltzen du: lehenengoan EEBBan burututako entrenamendua agertzen da, aldiz bigarrenean jada Vietnamgo Gerran talde berberak jasaten duen bizipen latza.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Entrenamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an Vietnamgo Gerra puri-purian dagoela, estatubatuar errekluta gazte talde berri bat Hego Carolinako Parris Island erreklutamendu koartelera iritsi eta oinarrizko heziketa militarra jasotzera doaz. Artileriako Hartman ( R. Lee Ermey ) sarjentu oldarkor eta desatseginak harrera egingo die. Hartmanek bere drakoniar taktika eta izaera latza erreklutak denbora laburrean Ameriketako Estatu Batuetako Marine gogor bilakatu eta gerran lehen bai lehen sar daitezen erabiltzen ditu. Errekluta berri hauen artean honako hauek daude: "Joker" ("Bufoi") (Matthew Modine), Texas estatuko errekluta den "Cowboy" (Arliss Howard), eta potzoloa eta bereziki baldarra den Leonard Lawrence (Vincent D'Onofrio), azken honek "Gomer Pyle" (jatorrizko bertsioan literalki "Bale Koipe"/gaztelaniazko bertsioan "Baldar") ezizena jaso du.

Hartmanen entrenamendu metodoa iraina, gehiegikeria eta zapalkuntzan oinarritua dago, ondorioz laisterrera "Gomer Pyle" erreklutaren baldarkeri eta ahultasun mentalaren ondorioz (eskuin eta ezkerraren artean ezberdintzen ez jakitea, ohia egitea ez jakitea, oinetakoen lokarriak lotzen ez jakitea...) Hartman jeneralaren haserrea eta gehiegikerien jomuga izanen da. "Joker" erreklutak ahal duen modura "Gomer Pyle" erreklutari gauzak irakasten saiatuko da, baina "Gomer Pyle" maiz hanka sartze ugari egin eta Hartman jeneralak marine talde osoa zigortu ohi duenez, marine taldeak mendekua hartu eta gauez "Gomer Pyle" errekluta jipoituko dute. Lasterrera eta Hartmanen harridurarako "Gomer Pyle" erreklutak gainontzeko erreklutak baina askoz ere hobeagoa den ariketa bat topatuko du: fusilaren muntaketa eta desmuntaketa nahiz tiro ariketak, oso gudari disziplinatua bilakatuz joanen da, halere une hartatik aurrera "Gomer Pyle" errekluta burua galtzen ere hasiko da.

Azkenik, nola edo hala erreklutak bere entrenamendu gogorrari biziraun eta euren lizentziapen egunera iristear daude. Aurreko gauean, gainontzeko erreklutak lo daudenean "Gomer Pyle" koarteleko komunetan eta bertan bakarka mintzatzen hasiko da. "Joker" errekluta ohartu eta komunetara joanez "Gomer Pyle" erreklutak fusila duela ikusita hura lasaitzen saiatuko da, baina Hartman jenerala ere egoeraz ohartu eta komunean sartu ondoren, "Gomer Pyle" erreklutari ohiu egin eta ea erotua dagoen galdeginen dio, une hartan bertan eta ustekabean "Gomer Pyle" erreklutak Hartman jenerala tiroz hil eta bere buruaz beste eginen du, "Joker" errekluta gertakizun izugarri horren lekuko geldituz.

Vietnamgo gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko urtarrila. "Joker" kabo eta "Barra eta Izarrak" aldizkari militarreko gerra kazetari bilakatu da, "Rafter Man" ("Bazter-txikitzaile") ezizena duen gudari eta argazkilariearekin bat lan egin ohi du. Maiz beste marine batzuk "Joker" erreklutari "mila metroen begirada" ez duela adierazi ohi diote, hots, gerra ekintzetan zuzenean sartua egon eta heriotza ikusi ez duenaren begirada.

Halako batean Lockhart tenienteak "Joker" eta "Rafter Man" kazetariak Phu Bai eremura gerrari buruz berri ematera bidaltzn ditu. Han, "Joker" kazetariak Lusthog eskoadra topatu eta hauen sarjentua eta agintean bigarrena bere entrenamendu garaiko "Cowboy" errekluta dela ohartuko da, bi adiskideak elkar topatuko direlarik.

Berehala, eskoadraren komandantea den Walter J. Schinowski "Mr. Touchdown" (Ed O'Ross) gerra ekintzan hilko da, ondoren taldeko liderra zen "Crazy Earl" (Kieron Jecchinis) mina batez akituko dute, eta "Cowboy" eskoadraren agintari berria bilakatuko da.

Segurua ez eta hondakinez beteriko eremu batetara iristean, gudariek hura mihatu eta etsairik ez dagoela ziurtatu beharko dute: Viet Congeko tiratzaile batek "Eightball" (Dorian Harewood) gudari afroamerikara zaurituko du eta hura lurrean ihes eginik dagoela, Ja "Doc" (John Stafford) sendagilea "Eightball" gudariari laguntzera hurbiltzean tiratzaileak sendagilea ere zauritu egiten du, bi gudariak lurrean zaurituak eta tiratzailea eta gainontzeko eskoadraren artean gelditzen direlarik. Eskoadrako gudariek euren adiskideak laguntzeko irrikiz daude, baina badakite nonbaitetik tiratzailea haiei begira eta tiro egiteko azpijoko bat dela.

Azkenik, "Eightball" gudariarren lagunik onena den "Animal Mother" (Adam Baldwin) gudaria "Cowboy" buruzagiaren aginduei jaramonik egin gabe arrisku eremuan barneratu eta tiratzaile bakar bat dagoela deskubrituko du. Zoritxarrez, une hartan tiratzaileak "Eightball" eta "Doc" tiroz erailko ditu. Tiratzaile topatzen ari direnean, hark "Cowboy" buruzagia ere tiroz jo eta "Joker" adiskidearen besoetan hilko da.

Azkenik, tiratzaileak gudariak estuasunean dituela dirudienean eskoadrak tiratzailea heriotzez zauritu eta vietnamdar neska nerabe bat dela ohartuko dira. Neska vietnamdarra hiltzorian dagoela, eskoadrak harekin zer egin eztabaidatzen hasiko dira: "Animal Mother" eta gudari batzuk sufrituz eta piskanaka hil dadila aipatzen dute, aldiz "Jokerrek" denen harridurarako bizirik uzteko esaten du. Halerem azkenik eta zergatia garbi apiatu gabe, "Joker" berak neska tiro batez hilko du, gainontzeko gudariek ekintza horregatik zoriondu eta jada "mila metroen begirada" duela baieztatuko diotelarik.

Filmaren amaieran biziraun duten eskoadrako marineak euren kanpamendura Mickey Mousen abestia abestuz itzultzen dira. "Joker" marine eta kazetariak azken gogoeta bat egiten du: "Mundu kaka zahar batean egon arren, bera bizirik egon eta beldurrik ez izateaz pozik dagoela".

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matthew Modine, James T. "Joker" Davis (Bufoi) marine/sarjentua.
  • Vincent D'Onofrio, Leonard "Gomer Pyle" Lawrence (Bale Koipe/Baldar) errekluta.
  • R. Lee Ermey, Hartman artileria sarjentua.
  • Arliss Howard, "Cowboy" Evans, marine/sarjentua.
  • Adam Baldwin, "Animal Mother" (Basapizti).
  • Dorian Harewood, "Eightball" (Zortzigarren Bola), hots, Bilarreko bola beltza), eskoadrako afroamerikar marinea.
  • Kevyn Major Howard, "Rafter Man" (Bazter-txikitzaile) marinea/argazkilaria.
  • Ed O'Ross, Walter J. "Touchdown" Schinowski, Lusthog eskoadrako komandatea eta agintari nagusia, beisbol jokalari-ohia.
  • John Terry, Lockhart tenientea. "Joker" eta "Rafter Man" marineen argitaratzailea.
  • Kieron Jecchinis, "Crazy Earl", eskoadrako bigarren agintaria.
  • John Stafford, "Doc Jay", eskoadrako sendagilea.
  • Tim Colceri, aire-logistikako arduraduna eta helikopteroko ametragailu tiratzailea.
  • Papillon Soo Soo, Da Nang Hooker, vietnamdar emagaldua.
  • Peter Edmund, "Snowball" Brown ("Elur Maluta"), afroamerikar errekluta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]