Full custom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Full custom diseinua (bezeroaren neurrirako diseinua euskaraz) transistore bakoitzaren diseinua eta euren arteko interkonexioak zehaztean datzan zirkuitu integratuak diseinatzeko metodologia da. Full customaz gain, semi-custom diseinuaren hainbat modu ere existitzen dira, horietako bat adibidez, transistoreez osaturiko subzirkuituen errepikapenean datzana.

Full custom diseinuak txiparen performantzia maximizatu eta bere azalera minimizatzen du. Hala ere, oso prozesu neketsua eta garestia izan daiteke. Hori dela eta, kopuru handian fabrikatuko dituzten zirkuitu integratuetan baino ez da erabiltzen, hala nola mikroprozesadoreak.