Funiculì, funiculà

Wikipedia, Entziklopedia askea

Funiculì, funiculà 1880an Luigi Denzak konposatu eta Peppino Turco kazetariak napolierazko hitzak idatzitako napolitar abesti ospetsu bat da. Vesubio mendiko funikularraren irekieran omenez urte hartan bertan Castellammare di Stabia udalerriko Quisisana Hotelean lehenbiziko aldiz abestu zen. Arrakasta handia izan zuenez, Turco eta Denzak urte hartako Piedigrotta udalerriko abesti jaialdian aurkeztu zuten. Eduardo Oxenford kantautore eta itzultzaile ingelesak abestiaren bertsio bat argitaratu eta herrialde ingeles hiztunetan ezagun bilakatu zen.

Nahi gabe egindako plagioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funiculì, funiculà abestia konposatu eta sei urtera, Richard Strauss alemaniar konposatzaileak bere Italiako biran zehar abestia entzun zuen. Abesti herrikoia zelakoan bere Aus Italien sinfoniara gehitu zuen. Denzak haren aurkako kalte-ordain eskaera aurkeztu zuen, epaiketa irabazi, eta handik aurrera Aus Italien sinfonia jendaurrean jotzen zen aldiro kanon bat kobratu zuen.

Jatorrizko napolitaerazko hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aieressera, oì Nanninè, me ne sagliette,
tu saie addò tu saie addò
Addò 'stu core 'ngrato cchiù dispietto
Farme nun pò!
Addò lo fuoco coce, ma si fuie
te lassa sta!
E nun te corre appriesso, nun te struie
sulo a guardà.
Jammo, jammo 'ncoppa, jammo jà,
funiculì, funiculà!

Nè, jamme da la terra a la montagna! no passo nc'è!
Se vede Francia, Proceta e la Spagna...
Io veco a tte!
Tirato co la fune, diritto 'nfatto,
'ncielo se va.
Se va comm' 'à lu viento a l'intrasatto, guè, saglie sà!
Jammo, jammo 'ncoppa, jammo jà,
funiculì, funiculà!

Se n' 'è sagliuta, oì Nè, se n' 'è sagliuta, la capa già!
È gghiuta, pò è turnata, pò è venuta,
sta sempe ccà!
La capa vota, vota, attuorno, attuorno,
attuorno a tte!
Sto core canta sempe
nu taluorno
Sposamme, oì Nè!
Jammo, jammo 'ncoppa, jammo jà,
funiculì, funiculà![1]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzo arratsean, Karolinatxo, eskalatzen ari nindunan.
Ba al dakin nora?
Inongo esker txarreko bihotzek izorratuko ez nauen lekura!
Sua garretan dagoen lekura, baina ihes egin ezkero,
Bakean uzten haun!
Begitatzeagatik bakarrik, ez haun atzetik jarraitzen, ez haun desegiten!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
¡Funikulir, funikular, funikulir, funikular!
Goazeman tontorrera, funikulir, funikular!

Goazeman behetik mendira, Karolinatxo, ez zegon pasabiderik!
Frantzia, Prócida eta Espainia ikus ditzazken.
Hi ikusten haun.
Kable batez zerura hegalari igotzen haiz
segundu bakarrean.
Zurrunbilo baten gisa igoko gaitun. Berak bazekin nola egin!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
¡Funikulir, funikular, funikulir, funikular!
Goazeman tontorrera, funikulir, funikular!

Nire burua biraka zebilen. Oi, Karolinatxo, oraindik goian darrai!
Goraino igo, bira bat eman eta gero jeitsi egin hunan.
Beti hemen zagon!
Nire burua biraka zebilen, biraka.
Hire inguruan!
Bihotz hau beti abesten zegon
bertso hau:
Ezkondu hadi nirekin, oi, Karolinatxo!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
Goazeman, goazeman, goazeman tontorrera!
¡Funikulir, funikular, funikulir, funikular!
Goazeman tontorrera, funikulir, funikular!


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]