Funtzio lineal

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:14, 26 apirila 2015

Matematikan, funtzio lineal terminoak bi kontzeptu desberdin adieraz ditzake.

lehenik, geometriari eta oinarrizko aljebrari dagokiona, funtzio lineala lehen mailako funtzio polinomikoa da, hots, plano kartesiarrean zuzen baten bidez irudikatzen den funtzioa .

Funtzio hori honela adieraz daiteke:

non m eta b konstante errealak eta x aldagai erreala diren. m konstantea zuzenaren malda da, eta b ebakidura puntua y ardatzarekin. m aldatzen bada, orduan zuzenaren makurdura aldatzen da, eta b aldatzen bada, orduan zuzena gora edo behera higituko da.

bigarrenik, goi mailako matematikan, funtzio lineala aplikazio lineala den funtzioa da. Hau da, bi bektore espazioen arteko aplikazio bat da, bektoreen batura eta biderkadura eskalar batekin begiratzen dituena.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Funtzio lineal Aldatu lotura Wikidatan