Futbol gaeliko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Futbol Gaelikoa

Gaelic Football

"Peil Ghaelach"

Futbol gaeliko
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Erakundea Gaelic Athletic Association
Ezizenak
Caid
Football
Gaelic
Gah
Peil Ghaelach
Sorrera 1308
http://www.gaa.ie/

Futbol Gaelikoa (irlanderaz Peil Ghaelach edo Caid, ingelesez Gaelic Football) nagusiki Irlandan jokatzen den kirola da. Irlandako kirol zaletuen artean ospetsu, jarraitu eta herrikoiena da Hurling-arekin batera.

2004ko Irlandako Futbol Gaelikoaren Final Nagusia, Dublingo Croke Park zelaian
Gaelic Football.jpg

Futbol gaelikoa 15 jokalariz osatutako taldeekin jokatzen da, belarrezko zelai laukizuzenetan, eta ateek H itxura dute (Errugbia ateen antzekoak dira baina azpian sare bat dute Futboleko ateen antzera). Jokoaren helburu nagusia puntuak lortzea da, baloia ostikoz edo eskuekin joz aurkariaren atean sartu dadin. Irabazlea, norgehiagokaren amaieran puntu gehien duena da.

Jokalariak zelaian aurrera doaz, baloia eskuz eraman dezaketela, ostikoz jo edo bere taldekideen artean elkar-pasatu.

Futbol Gaelikoa, Gaelic Athletic Association (euskaraz "Elkarte Atletiko Gaelikoa") erakundeak arautzen dituen ñau kiroletako bat da. Erakunde hau, Irlandako mota honetako ospetsu eta handiena da. Arau zorrotzak ditu jokalarien baldintza Amateur-ari dagokionez eta kirol honen gailur nagusia All-Ireland Football Final delakoa da, Irlandako konderrien arteko urteko final nagusia. Uste denez, jokoa hau irlandar antzinako futboletik eratorria omen da, Caid-a. 1537an jokatzen omen zen, nahiz eta gaur egungo jokoa eta bere araudia 1887an sortu.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol gaelikoaren joko zelaia

Futbol gaelikoaren arauak australiar futbolaren antzekoak dira.

Joko zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelaia laukizuzenz da, luzeran 130 eta 145 metro artekoa eta zabaleraz 80 eta 90 metro artean. H tankerako ateak daude bi aldeetan, azpialdean sare bat dutelarik. Zelai berbera erabiltzen da hurling-ean jokatzeko; GAA-ak, bi kirolak arautzen dituen erakundeak, erabaki hau hartu zuen bi kirolak zelai bakarrean jokatu zitezen. Marrak, alde bakoitzeko 13, 20 eta 45 metroetan marraztuta daude. 14 urtez-azpiko umeentzat zelai eta ate txikiagoak erabiltzen dira.

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norgehiagoka edo partida guztiak 60 minutuko iraupena dute, ordu erdiko bi denboratan zatituak, konderrien arteko senior mailako partiden salbuespenarekin, hauek 70 minutuko iraupena dute (35 minutuko bi denbora). Berdinketak jokoa berriz jokatzen erabakitzen dira edo bestela 20 minutuko denbora gehigarri bat jarriaz (10 minutuko bi denboretan banatuta).

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde bakoitzak 15 jokalari ditu (atezaina, bi corner-back, full-back bat, hiru half-back, bi erdilari, hiru half-forward, bi corner-forward eta full-forward bat) eta 15 ordezkari, hauetatik 5 erabilgarri direlarik. Jokalari bakoitza 1etik 15era bitarteko zenbakiekin zenbatzen da, atezainetik hasita, jokalarien kamisetatik ezberdina den koloreko kamiseta bat erabili behar duelarik.

Baloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruzko baloia erabiltzen da, futbolekoaren antzekoa, baina zeozer astunagoa dena, eta lauki horizontalekoa, ez dira hexagonalak edo pentagonalak, eta boleibolekoen antzekoak dira. Ostikoz jo litezke, bai eta eskuekin paseak egin. Hau lortzeko, baloia hazt koskoetan edo behatz lodiarekin jotzen da.

O´Neills kirol etxeak eginiko futbol gaelikorako baloia.

Hurrengo jardunbide edo ekintza hauek falta teknikotzat hartzen dira:

  • Baloia zuzenean lurretik hartu.
  • Baloia eskuekin jaurtiki (ez joaz).
  • Baloia utzi, errebotatu edo soloing egin gabe lau pauso eman (Soloing ekintza, jokalariak baloia ostikoz jo eta bere eskuetara bidalaraztea da).
  • Baloia bi aldi jarraietan errebotatzea.
  • Aurkariren baten gainetik eskuzko pase bat egin eta berriz ere baloia hartzera joan.
  • Gol bat eskuzko pase bat eginez (halere, hau egin liteke baloia airean bada).
  • Baloi karratua, arau gatazkatsu eta eztabaidatua: erasoan datorren jokalari bat aurkariaren eremu txikian sartu eta han jadanik bere taldekideren bat baldin badago, jaurtiketa libre bat emango zaio talde aurkariari.
  • Baloia esku aldatzea.

Tantoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baloia aurkarien ateko langaren gainetik badoa, puntu bat lortzen da eta epaileak bandera zuria altxatuko du; baloia langaren azpitik igarotzen bada, hiru puntu balio dituen gol bat lortuko da eta epaileak bandera orlegia altxatuko du. Atea beti atezainaren babespean dago. Emaitza {gol kopurua} - {puntu kopurua} formatuan agertzen da. Adibidez, talde batek gol 1 eta 14 puntu lortu baditu, emaitza totala 17 puntukoa izango da. Talde garailea puntu total kopuru handiena lortzen duena da.

Plakaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derry taldeko Francis MacEldowney jokalaria.

Plakaketak (edo tackle-ak) baimendurik daude eta futbolekoak baino gogorragoak dira, baina ez errugbikoak bezainbeste.

Baloia aurkariak eskuartean duela jotzea baimenduta dago, baina ondorengo jokaldi hauek faltatzat hartzen dira:

  • Plakaketa egiteko bi eskuak erabiltzea.
  • Aurkaria bultzatu.
  • Aurkaria lurrera bota.
  • Aurkaria kamisetatik heltzea.
  • Hankekin jaurtiketa bat blokeatzea.
  • Plakaketa bat egin irrista edo labain eginez.
  • Eremu txikian atezaina ukitzea.
  • Aurkariaren eskuetan dagoen baloi bati indarka egitea.

Jokaldiaren errepikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Partidua bigarren aldiz hasten da epaileak baloia lau erdilarien artera jaurtikitzen duenean.
  • Aurrelari batek baloia atetik kanpo jaurtikitzen duenean eta kanpo marra igarotzen duenean, atezainak baloia eremu txikitik atera behar du. Jokalari guztiak 20 metroko marraren atzetik kokatuta behar dira.
  • Aurrelari batek gola lortu ondoren, atezainak 20 metroko marratik atera beharko du. Jokalari guztiak 45 metroko marraren atzetik egon beharko dira eta zirkuluerditik kanpo.
  • Defentsa batek baloia atetik kanpo jaurti ondoren eta kanpo marra igaro badu, talde aurkariak, baloia kanpora atera zen lekuko 45 metroko marratik aterako du.
  • Jokalariak baloia joko zelaitik kanpo atera badu, beste taldeak sideline kick delakoa egin dezake baloia kanpora atera zen lekuan. Ostikoa lurretik edo eskuetatik jo liteke.
  • Defentsa batek eremu laukizuzen handiaren barnean falta egin badu, beste taldeak penalty kick delakoa egin dezake lurretik eta 13 metroko marraren erditik. Atezainak bakarrik babestu dezake atea aurkarien gol saiakeratatik.
  • Jokalari multzo bat euren artean baloiarengatik indarka badabiltza eta hasieran nork zuen garbi ez badago, epaileak sake neutrala egitea hautatu dezake, baloia airera edo gorantz botaz, aurrez-aurre dauden bi jokalarien artean.

Milurtekoaren Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur izan zen, 1999an GAA agintariek eta Irlandako kirol kazetariek hautatutako taldea. Baldintza, bakoitza bere joko-postuan inoiz izan den jokalaririk onena izan zedin, GAA erakundea 1884an sortu zenetik 2000 arte. Noski, hautatuen zerrendak eta kanpoan gelditu ziren jokalariak zirela eta, eztabaida beroak egon ziren beren betiko zaleen artean Irlanda osoan.


Atezaina
Dan O'Keefe
(Kerry)

Atzeko Eskuin Hegala Atzelaria Atzeko Ezker Hegala
Enda Colleran
(Galway)
Joe Keohane
(Kerry)
Seán Flanagan
(Mayo)

Eskubiko Erdi Atzelaria Erdi Atzelaria Ezkerreko Erdi Atzelaria
Sean Murphy
(Kerry)
J. J. O'Reilly
(Cavan)
Martin O'Connell
(Meath)

Erdilaria
Mick O'Connell
(Kerry)
Tommy Murphy
(Laois)

Eskubiko Erdi Aurrelaria Erdi Aurrelaria Ezkerreko Erdi Aurrelaria
Pat Spillane
(Kerry)
Seán Purcell
(Galway)
Seán O'Neill
(Down)

Aurreko Eskubiko Hegala Aurrelaria Aurreko Ezker Hegala

Kevin Heffernan
(Dublin)
Tommy Langan
(Mayo)
Mikey Sheehy
(Kerry)

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta mendeetan jokatu izan den, modu formalean XIX. mendean antolatu zen, Elkarte Atletiko Gaelikoari esker (Gaelic Athletic Association GAA). Bi Liga daude: gizonezkoena eta emakumezkoena. Urteko Txapelketa Nagusiaren Finala Iraila aldera jokatu ohi da.

Penintsula Iberiarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula Iberiarrean Futbol Gaeliko 4 talde garrantzitsu daude.

Taldeak irlandar eta tokian-tokiko jokalariez osatuta daude, ohikoena taldearen erdia eta erdia izan ohi dira.

Irlandako GAA Txapelketako azken irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tyrone GAA taldeko Brian Dooher jokalaria All-Ireland Senior Football Championship txapelketako finala irabazi ondoren kopa jasoaz.
Sakontzeko, irakurri: All-Ireland Senior Football Championship
Sakontzeko, irakurri: National Football League (Irlanda)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Futbol gaeliko Aldatu lotura Wikidatan