Fyrkat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fyrkateko etxe luzea.

Fyrkat Hobron (Danimarka) dagoen eraztun itxurako gotorleku baten izena da. Mariager fiordoaren barrenean kokaturik dago, Ipar Jutlandian. Gotorlekutik kilometro batetara "Viking Center" interpretazio zentrua dago 1993an berreraikitako etxe luze batean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako gotorleku bikingoen artean zaharrena izan daitekeela uste da. Trelleborg gotorlekua 981ean eraiki zen eta Fyrkat urte bat edo bi zaharragoa izan liteke. Aalborg eta Aarhus arteko merkatal bidea kontrolatzeko eraiki zen. Ez zuen bizitza luzea izan, 1000. urtearen inguruan bertan behera utzi baitzen

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko gotorlekuek bezala, Fyrkatek zirkulu perfektua osatzen du, kasu honetan 120 metrotako diametroa duena, eta harresiak 13 metrotako zabalera zeukan. Hiru makila lerroz eginda zegoen harresia, kanpoaldean 4 metrotako garaiera hartzen zuelarik, eta gainean ibilbide bat zegoen. Ipar-ekialdealdeko zatiaren kanpoaldean 7-8 metroko zabaleradun eta bi metroko sakoneradun putzua. Beste zatietan putzua egin gabe gelditu zen.

Hamasei etxe luze berdin zeuden barruan. 28'5 metrotako luzera zeukan bakoitzak, eta erdialdean 7'5 metrotako zabalera. Barnean gela handi bat (18 metrotakoa) eta atzealdean bi gela txiki zituzten. Etxeetako bitan burdin-olak aurkitu dira eta beste bitan urrea lantzen zela ikusi dute.

Fyrkat gotorekua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fyrkat Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 56°37′24″N 09°46′14″E / 56.62333°N 9.77056°E / 56.62333; 9.77056