Gérard David
Wikipedia(e)tik
Gérard David flandestar margolaria izan zen (Oudewater, 1460 - Brujas, 1523). 1483. urtean Brujasera joan, eta hango eskolako azken maisu handia izan zen. Italiako pintoreen nolabaiteko eragina sumatzen bazitzaion ere, Van Eyck eta Memling pintoreek eragin zuzena izan zuten beragan. Gerard Davidek erlijio-gaiak landu zituen, batez ere. Obra nagusiak: La Vierge entre les vierges (1509, Ama Birjina birjinen artean), La Vierge au bol de lait (Ama Birjina esne katiluarekin) eta Le Baptême du Christ (Kristoren Bataioa).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.