Göbekli Tepe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Göbekli Tepe aztarnategiaren kokapena Turkiako hego-ekialdean.

Göbekli Tepe (turkieraz ɡøbe̞kli te̞pɛ ahoskatua, euskaraz "Muino Gilbor Handia" esan nahi duena) mendikate zabal baten punturik garaienean altxatutako antzinako santutegi bat da, Şanlıurfa (antzinako Urfa/Edesa) hiritik 15 kilometro ipar-ekialdera, Turkiako hego-ekialdean, Siriako mugatik hurbil. Gaur egun turkiar eta alemaniar arkeologoak indusketak burutzen ari diren leku honetan, K.a. X. mendean (duela 11.500 urte) ehiztari-biltzaileek eraiki zuten, hain zuzen ere sedentarizazioa hasi aurretik. Misteriotsuki, K.a. 8.000. urtean harri, zutarri eta eskultura multzo hau nahitan lurperatua izan zen, 500 urtez lagata egon zelarik. Nevali Çori aztarnategiarekin batera, euroasiar Neolitikoaren ezagutzaren iraultza suposatu du.

Topaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göbekli Tepe aztarnategia Turkiako hego-ekialdean dago. 1964an jada estatubatuar prospekzio batek bertan zeozer bazegoela adierazia zuen, muino hura osoki naturala ez baizen, baina azpian bizantziar hilerri bat zegoela uste zen. 1994tik aurrera Alemaniar Arkeologia Institutua eta Sanliurfako museoko turkiar zientzialariek indusketak zuzendu dituzte, denak ere Klaus Schmidt alemaniar arkeologoaren zuzendaritzapean(1995–2000: Heidelbergeko unibertsitatea; 2001tik aurrera Alemaniar Arkeologia Institutuak). Schmidten arabera, lurazalean zeuden harri puskek berehala leku hura historiaurrekoa zela ondorioztatzea bultzarazi zuten. Antzina, muinoa belaunaldiz-belaunaldi jorratua eta ereina izan zen, eta horretarako harriak kendu eta soroak garbitzeko asmoz harriak piloetan pilatu zituzten, ondorioz baliteke arkeologia aztarna ugari betiko deseginak izatea. Hochschule Karlsruhe erakundeko ikertzaileak arkeologia aztarnak dokumentatzen hasi eta laisterrera T itxurako zutarriak topatu zituzten, haietako askok itxuraz suntsitze saiakerak jasan zituztelarik.[1]


Indusketaren ikuspegia hegoaldetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gobekli Tepe: The World’s First Temple?. Andrew Curry. 2008ko azaroa. Smithsonian.com, Smithsonian Institution. 2009ko martxoaren 14a.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Göbekli Tepe Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 37°13′22.81″N 38°55′20.51″E / 37.2230028°N 38.9223639°E / 37.2230028; 38.9223639


Historia
Turkia
Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.