Göltzschtalbrücke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Göltzschtalbrücke edo Goeltzschtalbruecke (euskaraz "Göltzsch haraneko zubia") trenbide zubi bat da, munduko adreiluzko zubi handiena. Göltzsch ibaiaren harana zeharkatzen du, Mylau eta Netzschkauren artean, Saxoniako Reichenbach im Vogtlandetik 4 kilometro ingurura, Turingia eta Saxoniaren arteko mugaren ondoan, Greiz herrian.

Göltzschtalbrückeren ipar-mendebaldeko aurpegiaren ikuspegia, gutxi gora-behera 500 metroko distantziatik hartua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göltzschtalbrücke 1846 eta 1851 bitartean eraiki zen, Saxonia eta Bavaria arteko trenbidea eraikitzen ari zen bitartean, Mylautik, antzerako eraikin baten ondoan, Elstertaleko Zubia, Jößnitz eta Jocketa artean.

Diseinu alternatiboa
Diseinua hodiekin

Plauen eta Hofetik igaroz, Leipzigetik Nurembergera zihoan trenbide hau eraikitzeko, erronka nagusietako bat, Göltzsch ibaiaren harana gainditzea zen. Saxoniatik Bavariarako trenbideak funts gutxi zuenez, zubia modu merkean eraikitzeko proposamenak aurkezteko lehiaketa bat deitu zen, 1000 taleroko dirusariarekin. Iragarkia, alemaniar egunkaririk garrantzitsuenetan argitaratu zen. 81 proposamen aurkeztu ziren, baina horietako bakar batek ere ez zuen trenbidean tren trafikoaren hazkuntza aurreikusten zuen azterketa estatistiko metodorik. Saria, beraz, lau garaileren artean banatu zen, lau proposamen horietako bakar bat ere burutu ez zen arren.

Batzorde aztertzailearen zuzendariak, Johann Andreas Schubertek, metodo estatistikoekin zuen esperientzia propiotik abiatuta, lehiaketako proposamenetako iradokizun asko erabili zituen konponbide bat diseinatu zuen. Munduan, estatistikoki neurtutako lehen zubia izan zen. Diseinatzaileak, eraikitze material nagusi bezala, adreilua aukeratu zuen (garai hartan oso ez ohikoa), inguruan, erabiltzeko moduko buztin ugari baitzegoen, eta, beraz, azkar lor zitekeen. Bereziki handia zen tentsioa jasan behar zuen puntu batean soilik erabili zen granitoa.

Xehetasuna

Lehen harria 1846ko maiatzak 31n jarri zen. Lanak hasi ondoren, planoa oraindik beste behin aldatu behar izan zen, agertu ziren zailtasun teknikoak gainditzeko. Beste batzuen artean, haranaren lurzorua, uste zen bezain irmoa ez zela ikusi zen, eta, ondorioz, erdialdeko arkuak sendotu egin behar izan ziren.

Eraikuntzaren arduradun nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina alderaketa auto batekin
Garaiera 78 m en 4 niveles con 96 arcos
Luzera 574 m
Zabalera Gorengo mailan, 9 metro, oinarrian 23
Adreilu kopurua 26.021.000
Erabilitako harea 17.089 m³
Bolumen osoa 135.676 m³
Adreilu bolumena 71.671 m³ (52 %)
Harlandu bolumena 48.261 m³ (36 %)
Harri horma bolumena 15.745 m³ (12 %)
Aldamioentzako zura 23.000 enbor inguru
Kostua 2.2 milioi talero inguru (6.6 milioi urrezko marko)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peter Beyer: Der Bau der Göltzschtal- und Elstertalbrücke 1846 bis 1851. Seine Beziehungen zu den Produktivkräften und der Umwelt im sächsischen Vogtland und dessen Nachbargebieten. En: Sächsische Heimatblätter Heft 1/1984, pp. 1-16

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Göltzschtalbrücke