Günzburg barrutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Günzburgeko barrutia

Günzburgeko barrutiko armarria
Armarria
Estatua AlemaniaAlemania
Hiriburua Günzburg
Bavaria gz.png
Azalera
763 km²
Biztanleria
Dentsitatea
121.600 (2000)
159 bizt/km²
Web www.landkreis-guenzburg.de

Günzburgeko barrutia, Alemaniako Bavaria estatuko barruti bat da. Barruti mugakideak, iparraldetik hasita eta erloju orratzen zentzuan, honako hauek ditu: Dillingeneko barrutia, Augsburgeko barrutia, Unterallgäuko barrutia eta Neu-Ulmeko barrutia Bavariako estatuan eta Baden-Württemberg estatuko Alb-Donauko barrutia eta Heidenheimeko barrutia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroan, Burgauko konderriak gobernatu zuen eskualdea. 1213an, Bergeko jaunek erosi zuten konderria, ordutik, Berg-Burgau bezala ezagutu zena, baina alboko leinu honetako azken gobernaria 1301ean hil zen, eta Burgau (orain margraverri mailara igoa), Austriaren exklabe bihurtu zen. XVII. mendearen hasieran, hiriburua, Burgautik Günzburgera pasa zen, baina margraverriak izena mantendu zuen. Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806an desagertu zenean, margraverria desagertu egin zen, eta honek hartzen zuen eskualdea, Bavariak bere lurraldera erantsi zuen.

Barruti hau, 1972an sortu zen, antzinako Günzburg eta Krumbach barrutiak elkartu ondoren. Günzburgek, bere hiri barruti estatusa galdu zuen eta barruti berriko hiriburua bihurtu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubio ibaiak eta honen ibaiadarrek bereizten dute barruti hau. Danubio, barrutiaren iparraldereneko zatitik igarotzen da, Günzburg eta Leipheim hiriak igaroz. Hegoaldetik datozen zenbait ibaiadar hartzen ditu, horien artean Biber ibaia, Günz ibaia eta Mindel ibaia. Barrutiak hartzen duen eremuaren zati handi bat, basoz josia dago; barrutiaren lurraldearen ekialdeko herena, Augsburgeko Mendebaldeko Basoen Natura Parkearen zati da.

Herriak eta udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti hau, 6 herriz eta 28 udalerriz osatua dago. Honako hauek:

Herriak

  1. Burgau
  2. Günzburg
  3. Ichenhausen
  4. Krumbach
  5. Leipheim
  6. Thannhausen

Udalerriak

  1. Aichen
  2. Aletshausen
  3. Balzhausen
  4. Bibertal
  5. Breitenthal
  6. Bubesheim
  7. Burtenbach
  8. Deisenhausen
  9. Dürrlauingen
  10. Ebershausen
  11. Ellzee
  12. Gundremmingen
  13. Haldenwang
  14. Jettingen-Scheppach
  15. Kammeltal
  16. Kötz
  17. Landensberg
  18. Münsterhausen
  19. Neuburg an der Kammel
  20. Offingen
  21. Rettenbach
  22. Röfingen
  23. Ursberg
  24. Waldstetten
  25. Waltenhausen
  26. Wiesenbach
  27. Winterbach
  28. Ziemetshausen
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günzburg barrutia Aldatu lotura Wikidatan