G.A.C.
Wikipedia(e)tik
Garate, Anitua y Compañía (G.A.C.) Eibarko enpresa izan zen, bizikletak eta motozikletak, tartean Mobylette ospetsua, egiten zituena. Desagertu zenean, lantegi nagusia Abadiñon zuen.
1892an sortua, hasieran armak baina 1927an lehendabiziko bizikletan egin zituen. 1930ena armak utzi eta bizikletak egiteari ekin zion, gero Orbeak edo BHk egingo zuten moduan. 1960ko hamarkadan, lizentziapean, Mobylette motozikletak ekoiztu zituen.
1970eko hamarkadan Txontatik Matienara lekualdatu zuten bere lantegia. Krisialdiak bultzatuta, 1990eko hamarkadaren amaieran enpresa desegin zuten.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |