GATEPAC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

GATEPAC (gaztelaniaz Grupo de Artistas y Técnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporánea), espainiar bigarren errepublikaren garaian osatu zen arkitekto taldea zen. C.I.A.M. taldearen espainiar taldea zen, eta bere helburua Arkitektura arrazionalista sustatzea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Gran Hotelean sortu zen ofizialki 1930ko urrian. Talde honetako kide deigarrienetakoak Josep Lluis Sert, Josep Torres Clave, Antoni Bonet i Castellana, Fernando Garcia Mercadal eta Jose Manuel Aizpurua.

Taldearen ekialdeko atalak katalana, GATCPAC (Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per al Progrés de l'Arquitectura Contemporània) delakoak, erdialdeko eta iparraldeko atalek baino arrakasta handiago izan zuen.

GATEPACeko kide gehienak Espainiako Gerra Zibilan errepublikaren alde izan ziren. Torres Clave bera, gerran egiten ari zela hil zen; Josep Lluis Sert herbestera joan zen eta Harvardko Unibertsitatean Katedradun izan zen; Antoni Bonet, Buenos Airesera joan zen.

GATEPACek ez zuen eraginik izan Espainian, Francoren erregimenak beren aldizkariari (A.C. Documentos de Actividad Contemporánea) zentsura kendu zion arte, 1950. hamarkadan. Orduan arkitektura modernoan kokatzen zen belaunaldi berri batek haien ekarpena jaso zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]