Gobernuz kanpoko erakunde

Wikipedia(e)tik
(GKEtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gobernuz kanpoko erakundea (GKE) pertsona fisikoek edo juridikoek legez eratu den erakunde bat da, edozein gobernutatik independenteki jarduten duena. Hainbat arlotan jarduten dute GKEek: kultura, garapena, giza eskubideak, ekologia, politika... Herrialde edo gizataldeei garatzen laguntzen dihardutenei garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) deritze.

GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Halaber, han hazi da gehien GKEren batean lankidetzan aritzen diren boluntarioen kopurua. Gazte eta heldu askok beren aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat lankidetzan aritzen diren horiengandik ikasten ematen dute, eta, aldi berean, esperientzia bereganatzen dute.

Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan —esaterako, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan—, neurri txikiagoko talde eta erakunde ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.

[aldatu] GKE ospetsu batzuk

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak