GLAM

Wikipedia, Entziklopedia askea
The GLAM-Wiki Revolution, Wikimedia Erresuma Batuak sortutako bideoa (azpitituluak euskaraz).

GLAM ingelesetik eratorritako akronimo bat da, Galleries, Libraries, Archives and Museums («galeriak, liburutegiak, artxiboak eta museoak») esan nahi duena. Oro har, kultur ondarea gordetzen dituzten erakundeak biltzen ditu.

GLAM akronimoaren barruan, gaur egun, aipatutako erakunde horiek egiten dituzten jarduerak biltzen dira. Zehazkiago, sigla horiek erakunde horiek mundu digitalean egiten dituzten kultur eta historia-ondarea zabaltzeko ekintza eta jarduketei lotuta egon ohi dira[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimo hori nahiko berria dirudien arren, Australian Society of Archivist erakundeak dagoeneko 2003ko bere konferentzia orokorrean erabili zuen, Adelaiden, eta konferentziari, hain zuzen, “GLAM: Galleries, Libraries, Archives & Museums” izena eman zioten. Hamar urte geroago, 2014ko irailean, Australiako Gobernuaren mendeko zenbait erakundek txosten bat eta 2 material argitaratu zituzten Australiako galeria, liburutegi, artxibo eta museoetarako erronka eta aukerei buruz.

ikerketak, besteak beste, azpimarratzen du Wikipedia garrantzitsua zela jendea erreferentziazko informaziora iristeko, eta Australiako GLAM erakundeak horretaz jabetzen zirela, lineako entziklopediarekin lankidetza-jarduerak eta -hitzarmenak abian jarriz eta garatuz[1].

GLAM eta Wikipedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipediari dagokionez, bertako lankideek editoreekin elkarlanean, erakundeak gordetzen dituzten baliabide askeak sareratzen eta ezagutzak partekatzen dituzte. Besteak beste, artikuluen erreferentziak osatu, lotura duten beste wikiproiektuak osatu, lizentzia egokia duten artxiboak partekatu, jorratzen duen alorreko artikuluak sortu, eta abar.

2010eko abenduan, lehen GLAM ekitaldiak antolatu ziren Londresen dagoen British Museumen[2] eta Parisen[3]. 2023an, GLAM+Wikiverse+GENDER nazioarteko jardunaldia antolatu zen Bartzelonako Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Medioen fakultatean, liburutegi, museo eta galerien eremuan, Wikimediarekin lotuta eta emakumezkoen gaia lantzen zuten proiektuei buruz[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]