GPX

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
GPS eXchange Format
Fitxategi-luzapena .gpx
Interneteko MIME-mota application/gpx+xml
Lehen argitaratzea 2002
Nondik hedatua XML
Webgunea www.topografix.com/gpx.asp

GPX, edo GPS eXchange Format XML schema bat da. GPS datu formatu arrunta izateko, eta software aplikazioetan erabiltzeko sortu zen.

Puntuak (Waypoint) eta ibilbideak (track edo routes) deskribatzeko erabiltzen da. Formatu irekia denez, ez dago ezer ordaindu beharrik. Etiketetan kokapena, altuera eta ordua gordetzen dira, horrela GPS hartzaile eta software aplikazio baten artean informazioa trukatzeko balio du. Software aplikazioen laguntzarekin erabiltzaileak gauza asko egin ahal ditu: ibilbide bat ikusi, ibilbide bat satelite irudietan edo mapetan proiektatu, eta argazkiak geolokalizatu Exif metadatuekin.