GRAPO

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
GRAPOk eta beste talde batzuek erabilitako bandera.

GRAPO edo Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre (Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak, euskaraz) 1975ean sortutako Espainiako talde armatu iraultzailea da. Bere burua antifaxista bezala definitzen du, bere baitan komunistak, anarkistak, etab. bildu dituelarik. Politikoki, baina, PCE (r) Espainiako Alderdi Komunista (berreraikia)-rekin batera, mugimendu bera osatzen du, ezker-muturrekoa hain zuzen. Bi erakunde hauek xede berdinak eduki arren, bi erakunde ezberdinduak direla nabarmentzen dute euren idatzietan. Sortu zenetik 21 militante hil dira.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

400 ekintza armatu baino gehiago egin ditu 1975etik, zeinetan 84 pertsona hil dituen (57 polizia, 20 zibil, 7 militar). 1979 aktibitate handieneko urtea izan zen, urte horretan 21 pertsona hil baitzituen. Taldeak azkenetariko ekintza 2006ko uztailaren 4an burutu zuen Compostelako Donejakuen (Galizia), non banketxe batean lapurreta burutu baitzuen. Urte bereko otsailaren 6an, GRAPOk bere azken hildakoa eragin zuen Zaragozan (Espainia), Ana Isabel Herrero enpresaburua hilez.

Militante ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fernando Silva Sande: 1975etik erakundeko kide, buru militarra izan da, atxilotu ostean 1992an Granadako gartzelatk ihes egin zuen, 2000. urtean berriro atxilotu zuten.
  • Francisco Brotons Beneito: Hasierako urteetako buruetako bat, 1977an atxilotu zuten eta bi urte beranduago ihes egin zuen, 1980an berriro atxilotu zutenetik 25 urte egon zen gartzelan.
  • Josefina García Aramburu: 80 hamarkadan GRAPOko komando zentralaren militantea.
  • Fernando Hierro Chomón: Euskal herrian jaioa, 1977an atxilotu zutenetik hainbatetan egon da gartzelan, 2007tik balditzapeko askatasunean.

Babes soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, GRAPOk ez du izan gizartearen babes handirik, baina leku eta sektore jakin batzuetan militante eta jarraitzaileak izan ditu historikoki: Madrilgo eta Bartzelonako behargin auzoetan, Andaluziako gune batzuetan, Vigon, eta Bilboaldeko Ezkerraldean.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik ez du inolako ekintza armaturik burutu, eta 2007ko ekainean, hainbat atxiloketaren ondorioz, Espainiako Gobernuak GRAPO erakundea desegintzat jo zuen, sortu zenetik hainbatetan egin duen bezala. Egun GRAPOko, PCE (r)-ko eta hauen aldeko elkartasun taldeetako (AFAPP eta Nazioarteko Sorospen Gorria) 40 preso daude, horietatik 22 GRAPOko militanteak direlarik. 2009ko maiatzean Frantzia hegoaldean ustez GRAPOrenak diren bi zulo aurkitu zituen poliziak, horietan 6 pistola, hamar bat kilo lehergailu eta bost tenporizadore zeuden.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: GRAPO Aldatu lotura Wikidatan