Gabadi
Wikipedia(e)tik
|
Gabadi |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Gabat |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donapaleu |
| Alkatea | Arnaud Agerre (2008-2014) |
| Herritarra | Gabadiar |
| Koordenatuak | 43°22′19″N 1°1′59″W / 43.37194°N 1.03306°WKoordenatuak: 43°22′19″N 1°1′59″W / 43.37194°N 1.03306°W |
| Eremua | 8,31 km2 |
| Garaiera | 23 – 156 m |
| Posta kodea | 64120 |
| INSEE kodea | 64228 |
| Biztanleria | 215 bizt |
| Dentsitatea | 25,87 bizt/km² |
| Sorrera | 1145 (lehen berri idatzia) |
Gabadi Nafarroa Behereko udalerria da. Amikuze eskualdean dago, Donapaleuko kantonamenduan. Gabat du izen ofíziala.
8,31 km2 ditu, eta, 1999ko datuen arabera, 219 biztanle (gabadiarrak).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Biduze ibaiak gurutzatzen du udalerria .
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Ilharre iparraldean
- Arboti-Zohota ekialdean
- Labetze-Bizkai mendebaldean
- Aiziritze-Gamue-Zohazti hego-ekialdean
- Amendüze-Unaso hegoaldean
[aldatu] Historia
1145-1150. urteetako dokumentuetan aipatzen da lehen aldiz Gabadi herria.
[aldatu] Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, babarrunak, patata) eta abere hazkuntza (ardiak eta behiak) dira.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Hizkuntza
Euskara hitz egiten da, behe-nafarrera; euskaldunak, % 75.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.