Gabela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gabela, modu orokorrean, kontsumo orokorreko produktu bati kargatzen zaizkion zergak izendatzen dituen hitz bat da (zerga ez zuzenak).

Historia ekonomikoan maiztasun handiz erregistratzen da, beste zerga mota batzuekin alderatuz, kobratzeko erraztasunagatik. Gatzari buruzko gabela, oso garrantzitsua izan zen Frantziako Antzinako Erregimenean, honek, bere jatorria Sizilian izan zuen. Antzerako zergak egon ziren Espainia eta beste herrialde batzuetan. Atzeragarriak izatearen kritika jaso zuten, txiroak, aberatsak baino gehiago kaltetzen zituelako, azken hauek, zergak ordaintzetik libre baitzeuden, klase pribilegiatukoak izateagatik, edo zegokion kontsumo ondasunaren ekoizpen propioa izateagatik (orokorrean jakiak), gatzaren kasuan, modu pribatuan hau izatea arraroagoa zenez, zerga unibertsalago bat izaten baitzen. Kasuren batean, gatza eta gatzagak, estanku edo monopolio bezala erabiltzen ziren, beste erregalia batzuk bezala, erregearen onurarako, honek, kontratu bidez utz zezakeena, edo pertsona soil bati utzi edo baita, noble edo eklesiastikoren bati hobari bezala eman ere.