Gabiria
|
Gabiria |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Gabiria | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
| Alkatea | Xabier Aitor Murua Zumalakarregi | ||
| Herritarra | gabiriar | ||
| Koordenatuak | 43°3′0″N 2°16′46″W / 43.05°N 2.27944°WKoordenatuak: 43°3′0″N 2°16′46″W / 43.05°N 2.27944°W | ||
| Eremua | 14,88 km2 | ||
| Garaiera | 414 m | ||
| Distantzia | 52 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20217 |
||
| Biztanleria | 493 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 33,13 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1661 | ||
| http://www.gabiria.net/ | |||
Gabiria Gipuzkoako erdialdean eta Goierriko eskualdean dagoen udalerri txikia da. 25,2 km² ditu eta 2008an 448 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldean Mutiloa, ekialdean Ormaiztegi eta berriro Ezkio-Itsaso eta mendebaldean Legazpi mugakide ditu.
[aldatu] Inguru naturala
Eztanda ibaiak herria zeharkatzen du, Oriaren ibaiadarra dena. Bestalde, Aizeleku (812 m), Trapalata (634 m), Pagoeder eta Murgil mendiek inguratzen dute.
Eremu naturalaren %66 basoek estaltzen dute eta %32, aldiz, belardiek.
[aldatu] Historia
Herriaren lehenengo aipamen idatzia XIV. mendekoa da, "Santa María de Alkain" izenarekin, eta garai hartan, dirudienez, Segurarekin harremanetan egon zen, eta bi mende geroago Areriako Alkate Gorenaren menpe egongo zen.
Filipe IV.a Espainiakoa erregeak hiribildu izendatu zuen 1661ean, Areriatik bereiziz. Horren ondoren bi urte joan ziren eta Zumarraga eta Ezkiogarekin "Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna" osatu zuen, 1766 arte.
XIX. mendean herrian bainuetxe bat egon zen, garai hartan gabiriarrak 1.000tik gora ziren. Hortik aurrera, ordea, biztanleria jaitsiz joan da ia etengabe gaur egun arte. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalak izan dira Gabirian, eta industria, betiere maila txikikoa, bakan sortu dute azken hamarkadotan.
[aldatu] Euskara
[aldatu] Demografia
| 1847 | 1861 | 1871 | 1900 | 1920 | 1940 | 1975 | 1981 | 1986 | 1991 | 1996 | 2001 | 2005 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.142 | 1.072 | 998 | 922 | 946 | 850 | 526 | 492 | 472 | 432 | 428 | 426 | 420 |
[aldatu] Gabiriar ezagunak
- Julian Alustiza "Aztiri" (1913-2005), idazle eta elizgizona.
- Andoni Aizpuru (1964-), kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Iñaki Murua (1956-), euskal bertsolaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Gabiriako udala
|
||||||||||
|
|||||||