Gabriel Jackson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Jackson

Bizitza
JaiotzaMount Vernon (New York)1921eko martxoaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Espainia  (2005eko urtarrila -
HeriotzaAshland (Oregon)2019ko azaroaren 3a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1942) Artean graduatu
Stanford Unibertsitatea 1950) Arte-masterra
Tolosako Unibertsitatea 1952) doctorate in France (en) Itzuli : humanitateak
Tesi zuzendariaJacques Godechot
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, hispanista, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)The Putney School (en) Itzuli  (1946 -  1949)
Goddard College (en) Itzuli  (1952 -  1955)
Wellesley College  (1955 -  1960)
Knox College (en) Itzuli  (1962 -  1965)
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (1965 -  1983)
Jasotako sariak

Gabriel Jackson (Mount Vernon, New York, 1921eko martxoaren 10a - Ashland, Oregon, 2019ko azaroaren 3a) estatubatuar historialaria izan zen, bereziki Espainiako historia landu zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu jatorriko familia batean jaio zen. Historia eta literatura ikasketak egin zituen Harvard Unibertsitatean, eta 1942an lizentziatu zen. Joaquín Costari buruzko lan bat izan zen bere doktorego tesia. MacArthur senatariak ustezko komunisten kontra bultzatutako sorginen-ehizaren garaian zailtasunak izan zituen bere karrera profesionalean. Komunista zelako salaketa egia izan ez arren, McCarthyismoaren aurka agertu zen eta horrek lanpostu finko bat lortzea eragotzi zion: unibertsitate batetik bestera ibili behar izan zuen 1950eko hamarkadan. 1965ean Espainiar errepublika eta Gerra Zibila liburua argitaratu zuen, Espainiako historiaren garai hura ulertzeko oinarrizko lana. Urte horretan bertan Kalifornia-La Jollako Unibertsitateko irakasle egin zen. 1960ko hamarkadan bere gizartearekiko konpromisoa zela-eta eskubide zibilen alde lan egiten zuten zenbait erakunderen kide izan zen, besteak beste, American Civil Liberties Union eta Amnesty International erakundeena. Asko idatzi zuen Espainiako Gerra Zibilari buruz, eta hispanista garrantzitsuenetakotzat jotzen da. 1969an bere autobiografia argitaratu zuen, Historialari baten historia. 1983an erretiroa hartu zenean Bartzelonara joan zen. Bere azken lanean, Zibilizazioa eta basakeria XX. mendeko Europan (1997) gaur egungo hondamendiak aztertu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]