Gabriel María Inclán
Gabriel María Inclán Iribar (Barakaldo, Bizkaia, 1959-) euskal mediku eta Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria da. Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburua izan zen 1999tik 2009ra.
[aldatu] Biografia
EHUn Kirurgia eta Medikuntzan lizentzia eta doktoreduna. Enpresen zuzendaritzan, Ospitaleko Kudeaketan eta Osasun Publikoan graduduna da. 10 urtez Barne Medikuntzan jardun zuen Gurutzetako eta Galdakaoko Ospitaletan. Honako kargu hauek bete ditu: Galdakaoko Ospitaleko kudeatzailea (1986-1988), Gurutzetako Ospitaleko mediku zuzendaria (1991-1997); Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria (1997), eta Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendaria (1999). 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako Idazkari Orokorra izan zen, eta 1994tik 1996ra, Espainiako Arteriosklerosi Elkarteko kidea. 1999tik 2009ra, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburu izan zen, bi legealditan zehar.
| Aurrekoa Iñaki Azkuna |
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua 1999-2009 |
Ondorengoa Rafael Bengoa |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
| Eusko Jaurlaritza (1999-2001) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (2001-2005) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (2005-2009) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |
||