Gabriel Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Ramos
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1939
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1995eko abuztuaren 9a (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta Irarlea

Gabriel Ramos Uranga (Bilbo, 1939 - ib., 1995eko abuztuaren 9a) bizkaitar pintore eta grabatzailea izan zen.

Arkitektura ikasketak Bartzelonan egin ondoren, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, 1965etik aurrera. Urtebete lehenago, egina zuen bere lehenengo bakarkako erakusketa, Bilbon. Grabatu ikasketak egin zituen Cuencan, eta 1972an Armintzan jarri zuen bere aurreneko grabatu-lantegia. 1986an, Marrazarri lantegi litografikoa ireki zuen, eta lan garrantzitsua egin zuen bertan, grabatuaren alorrean. 1985ean, grabatu-saileko Gure Artea saria eskuratu zuen, eta hurrengo urtean pinturari zegokiona. Urte berean eskuratu zuen, halaber, Bizkaiko Artea Grabatu eta Pintura Saria. 1980tik aurrera, kolorezko akuafortearekin hasi zen lanean, eta erakusketa ugari egin zituen hamarkada horretan, Bilboko eta Arabako Arte Ederretako Museoetan, Frankfurten HOSTOA euskal artisten kolektiboaren barruan, Baden-Badenen, Sevillan, Aachenen, Bilboko hainbat aretotan... Beiragintzan ere hasi zen, eta hark eginak dira, esaterako, Urkiolako San Antonio baselizako beirateak (1989) eta Lekeitioko Osakidetzaren eraikinekoak (1992). Bere muralak Zalla eta Lekeitioko udaletxeetan aurki daitezke. 1994an, Kalkografia Sari Nazionala eskuratu zuen, grabatzaile gisa egindako lanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]