Gachet doktorearen erretratua
Wikipedia(e)tik
| Gachet doktorearen erretratua (2. aldaera) |
| Vincent van Gogh, 1890 |
| olioa oihalean |
| 67 × 56 cm |
| Orsay museoa |
Gachet doktorearen erretratua Vincent van Goghek margotutako bi erretraturi emanten zaien izena da. Biak dira benetakoak, 1890eko ekainean margotuak, Van Goghen azken hilabeteetan. Bietan agertzen da Gachet doktorea, mahai baten gainean bermaturik eta burua eskuineko besoan jarrita duela, baina aise bereizten dira elkarrengandik.
Egun, aldaera bat Parisko Orsay museoan dago, eta bigarrena bilduma pribatu batean. Bigarren hori 1990ean 82.5 milioi dolarretan saldu zen.