Gaeliko (etnia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaeliko edo goideliko, arruntki, Irlandako zeltar herriei eta euren hizkuntzari ematen zaien izena da. Izan ere, gaelera, zeltar hizkuntza familiaren barnean sartzen da, honetaz gain, irlandera, manxera eta gaelera eskoziarra; britoi taldeko adar ezberdina (bretainiera, galesera, kornwallera eta kunbriera aurkitzen direlarik hemen), galiar talde kontinentala bezala (Galiako galiar eta belgiarrak, galiar zisalpinarrak, hispaniako zeltak, eta, agian, zeltiberiar eta lusitaniarrak) eta ekialdekoak (galaziarrak).

Gaelikoak izan ziren tribu nabarmen batzuk, eskotoak kasu, Kaledonia inbaditu zutena (ordurarte, piktoek populatua, handik gutxira, Eskozia deitua). Nahiko informazio gutxi dago herri gaelikoei buruz, idazle eta nabigari klasikoek deskribatu dituzten arren. Erromatarrek eta greziarrek, Hibernia deitu zuten gaur egun Irlanda dena, olerki batean, Juverna ere deitzen den arren, eta, ondorioz, irlandarrei, hiperboreo deitu zieten.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak