Gailur (topografia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau mendi baten alde garaienari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gailur (argipena)».
Damavand mendiaren gailurra neguan, Iranen

Topografian, gailur edo tontor mendi, aldapa edo kidekoen alde garaiena da[1]. Mendi baten tontorra izateko inguruko lurraldeetatik goragune edo bereizketa izatea beharrezkoa da; hau da, tontor nagusiaren ondoan dagoen harkaitz bat, berez, ez da gailurra.

UIAAk gailurra zehazteko 30 metroko goragune eta mendi bat zehazteko 300 metroko goragune eskatzen du:

Hitza Goragune Bereizketa
Azpitontor < 30 m ? m
Tontor > 30 m ? m
Mendi > 300 m ? m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.