Gainazal ozeaniko
Gainazal ozeanikoak ozeanoak eratzen dituen lur gainazalaren zatia da. Lurraren masa osoaren %0,099a da, 0-10 kilometrorainoko sakoneran.
Gainazal ozeanikoak, mantua eta gainazalaren masa bateratuaren %0,147a du. Lur gainazal gehiena, sumendien aktibitatearen ondorioz eratu zen. Dortsal ozeanikoen sistemak, 40.000 kilometroko luzera duen sumendi sarea, urtean, 17 km³ gainazal ozeaniko berri eratzen du, ozeano hondoa basaltoz estaliz. Hawaii eta Islandia, basalto pilaketen bi adibide dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Gainazal ozeanikoaren banaketa
[aldatu] Dortsal ozeanikoak
Ozeanoren sakonaren gainetik 3000 metroko goragune handiak dira. Urpeko sumendiekin lotutako litosfera plaken ertzetan daude.
[aldatu] Ordoki abisalak
Ordoki abisalak, ordoki handiak dira, non urpeko mendiak eta guiotak aurkitzen diren
[aldatu] Guiotak
Tontor laua duten urpeko mendiak dira. Tontorra higatua izan zen itsasoaren mailan zegoenean.
[aldatu] Fosa abisalak
Sedimentu mordoa biltzen den pitzadura estu eta sakonak dira. Plaka ertzetan daude, kontinente edo uharte batetatik gertu. Lurrikaren gertaerekin lotuta daude.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Lurraren Barnealdea eta Plaken Tektonika
- (Gaztelaniaz) Planetaren barne energia