Gainsbourg Confidentiel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gainsbourg Confidentiel
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1963 (Frantzia)
Grabazioa1963ko azaroaren 12 – 14[1]
Musika motaJazz
Iraupena26:24
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
1963 Théâtre des Capucines
(1963)
Gainsbourg Confidentiel
(1963)
Gainsbourg Percussions
(1964)

Gainsbourg Confidentiel Serge Gainsbourg-en bosgarren estudioko diskoa da, 1963an kaleratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma 1963an hamabi hazbeteko diskoan plazaratu zen.[2] Hauxe Serge Gainsbourg-ek sortutako jazz-eko azkeneko diskoa izango zen, izan ere nahiz eta albumak kritika apartak jaso salmenta oso urriak izan zituen, 1500 ale baino ez salduz hasiera batean. Ondoren Gainsbourg-ek musika-molde berriak bilatuko zituen.

Hala ere, Gainsbourg-ek bere ibilbidearen hasieran jorratu zituen gaiekin alderatuz disko honen abestien hitzak berrikuntza nabarmena dira. Gainsbourg-ek bere lehenengo diskoetan gai sozialagoak lantzen ditu, Boris Vian-en eragina agerikoa izanez. Album honetan, berriz, eguneroko bizitzako objektuak agertzen dira, maitasunarekin erlazioa dutenak eta modernotasun handiko estetika eta hitz-jolasak egiteko erabiltzen direnak.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen. La saison des pluies abestia, hala ere, Elek Backsik-rekin konposatu zen.

Gainsbourg Confidentiel
Znbk. Izenburua Iraupena
1. "Chez les yé-yé"   2:29
2. "Sait-on jamais où va une femme quand elle vous quitte"   2:02
3. "Le talkie-walkie"   2:02
4. "La fille au rasoir"   1:43
5. "La saison des pluies"   3:27
6. "Elaeudanla Téitéia"   1:38
7. "Scenic Railway"   2:32
8. "Le temps des yoyos"   2:35
9. "Amour sans amour"   2:02
10. "No, No Thank's, No"   2:31
11. "Maxim's"   1:49
12. "Negative Blues"   1:34

Kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Claude Dejacques - zuzendaritza artistikoa
  • Michel Gaudry - kontrabaxua
  • Elek Bacsik - gitarra elektrikoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
  2. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]