Gaio Antonio Hibrida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaio Antonio Hibrida
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Plebearen tribunoa

K.a. 68 - K.a. 68
Pretore

K.a. 66 - K.a. 66

Erromako kontsula

K.a. 63 - K.a. 63
Mazedoniako Erromatar gobernadorea

K.a. 62 - K.a. 60
Erromatar zentsore

K.a. 42 - K.a. 42
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ? ( urte)
Familia
AitaMarcus Antonius
AmaNN
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Gaio Antonio Hibrida, Erromatar Errepublikako senatari, politikari eta kontsul bat izan zen.

Gaio, Marko Antonio Oratorren bigarren semea eta Marko Antonio Kretikoren anaia zen. Horregatik, Marko Antonio triunbiro ospetsuaren osaba ere bazen. Bere karrera militarra, Luzio Kornelio Silaren zalditeria legatu bezala hasi zuen, Lehen Gerra Mitridatikoan. Sila Erromara itzuli ondoren. Gaio Antonio, zalditeria tropa batekin geratu zen Grezian. Bere lana, ustez, bakea eta ordena mantentzea zen, baina landak eta toki sakratuak bere onura propiorako arpilatuz amaitu zuen. Tokiko biztanleen artean mozketa eta tortura barne ziren berak egin zituen basakeriei buruz agertu ziren zurrumurruen ondorioz, Hibrida ezizena jaso zuen (Gizaki-Piztia).

K.a. 76an, Julio Zesar abokatu gazteak prozesatu zuen bere basakeriengatik, baina zigorrik gabe ihes egin zuen, plebearen tribunoen aurrean jarritako helegite arrakastatsu baten ondoren. Urte batzuk beranduago, senatutik bota zuten, eta senatari maila kendu zioten zentsoreek, Grezian egindako basakeriengatik. Bere ospe txarra gora-behera, tribuno aukeratua izan zen K.a. 71n, Senatuan, berriz ere, aulki bat betez. Ondoren, pretore aukeratua izan zen K.a. 66an, eta, azkenik, kontsul, Marko Tulio Zizeronekin batera K.a. 63an. Sekretupean lagundu zion Luzio Sergio Katilinari, baina, azkenik, Zizeronek lortu zuen bere laguntza, Mazedonia probintzia aberatsaren gobernua emango ziola promes eginez. Katilinaren konspirazioa gertatu zenean, Hibrida, kontsul bezala, Etrurian armada bat biltzera behartua izan zen, guduaren egunean, armada horren agintaritza, Marko Petreiori eman zion arren, gaixorik zegoela argudiatuz.

Ondoren, Mazedoniarantz joan zen, bertan, oso ospetsu egin ez zelarik, bere zapalketa bidezko gobernua eta bertako biztanleak estortsiopean izateagatik. Hainbesteraino izan zen, ezen bere probintzia uztera behartua izan zela. K.a. 59an, Hibrida, Erroman, Katilinaren Altxamenduan parte hartzeagatik eta bere probintzian estortsioa egiteagatik salatua izan zen.

Esan zenez, Zizeronek, Hibridarekin adostu zuen arpilaketan lortutakoa banatzea. Hibridari bere probintzia kentzea proposatu zenean eta epaitua izan zenean, Zizeronek bi urte lehenago eginiko defentsak, suposaketa hau sendotu baino ez zuten egiten. Zizeronen defentsa eta guzti ere, Hibrida zigortua izan zen eta erbestera joan zen. Dirudienez, Julio Zesarrek deitu zion Hibridari erbestetik, berriz Senatuan sartu baitzen K.a. 44an, bi urte beranduago, K.a. 42an, zentsore kargua lortuz.

Bere alaba Antonia Hibrida, Marko Antonioren bigarren emaztea izan zen.


Aurrekoa
Luzio Julio Zesar IV.a eta Gaio Martzio Figulo
Erromatar Errepublikako kontsula Marko Tulio Zizeronekin
K.a. 63
Ondorengoa
Luzio Lizinio Murena eta Dezimo Junio Silano