Gaio Terentzio Mario Varron
Wikipedia(e)tik
Gaio Terentzio Mario Varron, Bigarren Gerra Punikoan erromatar kontsul bat izan zen, K. a. 216an izan zuen kargua.
K. a. 218an pretore aukeratua eta kontsul K. a. 216an, prokontsul izendatua izan zen hurrengo urtean, K. a. 213 arte mantendu zuen kargua. Propretore K. a. 208 eta K. a. 207an, Etruria, Asdrubal Barcaren erasoetatik defendatu zuen. Afrikara bidaiatu zuen enbaxadore bezala K. a. 200ean.
Erromatar armadaren buru izan zen Anibalen aurka Cannaeko guduan K. a. 216an, Luzio Emilio Paulorekin batera, azken hau, borrokan hila izan zelarik.
| Aurrekoa Kneo Servilio Gemino, Gaio Flaminio Nepote eta Marko Atilio Regulo |
Erromatar Errepublikako kontsula Luzio Emilio Paulorekin batera K. a. 216 |
Ondorengoa Tiberio Sempronio Grako eta Luzio Postumo Albino |