Eritasun

Wikipedia(e)tik
Gaitz» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaixotasuna edo eritasuna gorputz edo buruaren egoera anormala da, pairatzen duenari (gaixo edo eriari) ondoez, atsekabe edo disfuntzioa sortzen diona, bai eta batzuetan gaixoaren inguruan daudenei ere bai.

Gaixotasuna azaltzen da bi bideren bidez:

Eritasun bat baino gehiago batera agertzen direnean, sindrome bat osatzen dute. Esate baterako, HIESak jota dauden gaixoek eritasun bat baino gehiago eduki dezakete sindrome honekin lotuta: Tuberkulosia, Toxoplasmosia edo Kandidiasia.

Historian hildako gehien eragin dituen eritasuna paludismoa edo malaria izan da, eta oso hilgarriak izan dira sukar beltza eta gripea; gaur egun, lehendabiziko hiruak behintzat, menderaturik daude lurralde aurreratuenetan. Era askotara egin daitezke eritasunari buruzko sailkapenak.

Eritasun endemikoa lurralde batean luzaro irauten duena da eta izurritea aldi berean jende asko jo eta lurraldeetan barrena aise hedatzen dena. Gaixoaren ikuspuntutik, aldiz, eritasunak larriak eta kronikoak edo zaharrak izan daitezke; aurrenekoek ez dute luze irauten baina erasoaldi bizikoak izaten dira eta bigarrenak era mailakatuan eta luzaro irauten dute.

Eritasun kutsakorra mikrobioen edo gorputzean sartzen diren bizkarroien eraginez sortutakoa da (tuberkulosia, sukar horia, difteria, eta abar); eritasun ez kutsakorra gorputzeko organismoen edo ehunen hutsegiteak sortzen duena (minbizia, txurrena, diabetesa, eta abar). Hauek dira eritasunak, berorien ezaugarriak eta abar aztertzen dituzten medikuntzako adar nagusiak: patologiak eritasunak aztertzen ditu, etiologiak eritasunen eragileak, sintomatologiak sintomak, terapeutikak eritasunak nola sendatu eta klinikoak irakaskuntzaren atal praktikoak. Eritasuna zer motatakoa den diagnosiak zehazten du, eta pronostikoa eritasunak izan dezakeen bilakaeraz sendagileak egiten duen aurreikuspena da.

Gaur egun, gaixotu aurretik zaintzen da gorputza (txertoak adibidez); prebentzioa egiten da alegia. Eritasunen kontra oso lagungarriak izan dira zenbait droga, medikuntzak eta, oro har, ebakuntza teknikek izan dituzten aurrerapenak, ikerketak eta osasun heziketari arreta berezia emateak.

Gaixotasun akutuak eta kronikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aparatuen araberako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eritasun Aldatu lotura Wikidatan