Gala Plazidia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galla Plazidia

Gala Plazidia (Latinez: Aelia Galla Plazidia) (Konstantinopla, 388/392 - Erroma, 450) Antzinako Erromako enperatriza izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodosio I.a Handiaren alaba eta Honorio enperadorearen arreba zen. 410ean, bisigodoek Erroman sartu zirenean bahitu zuten, eta 414an haien errege Ataulforekin ezkondu zen Narbonan. Hurrengo urtean Ataulfo hil zuten, eta Gala Plazidia erromatarrei itzuli zieten. 417an Konstantzio III.a izango zenarekin ezkondu zen. Hura hil zenean, bere seme Valentiniano III.a enperadoretzat onarrarazi zuen eta, hura adin txikikoa zela, bera izan zen enperadoreordea. Aldi hartan eta semea enperadore zela ere, eragin handia izan zuen. Eliza kristauaren aldekoa zen, eta Leon I.a aita santuari Eutikeren heresiaren aurka lagundu zion. Ravenan eliza asko eraikiarazi zituen, horien artean Gala Plazidiaren mausoleoa deiturikoa, lehen garaiko bizantziar mosaiko ederrak gordetzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gala Plazidia Aldatu lotura Wikidatan