Galahad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Frederick Wattsek eginiko Sir Galahaden erretratu bat.

Sir Galahad (batzuetan Galaz, galeseraz Gwalchavad) Arturo erregearen Mahai Borobileko zaldun bat da, baita arturotar kondairetan griala lortu zuen hiruretako bat ere. Lancelot Lakukoa eta Elaine Carbonekekoaren seme sasiko bat da, eta bere ausardia eta garbitasunagatik ezaguna da. Bera da, beharbada, arturotar kondairetan Jesusen irudikapena. Bere lehen agerpena Lancelot-Grial zikloan da, eta bere istorioa Vulgata ondorengo zikloa eta sir Thomas Maloryren Arturoren heriotza bezalako lanetan berrartzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galahaden sortzea Grialaren erregea den Pellesen alaba den Elainek Lancelot engainatu eta Ginebra dela sinestarazteko magia erabiltzen duenean gertatzen da. Elkarrekin oheratzen dira, baina engainuaz ohartzean Lancelotek utzi egiten du eta Arturoren gortera itzultzen da. Galahad bere izeba-amonaren zaintzapean jarria da, monja komentu bateko abadesa, bertan hazia delarik. "Galahad" Lanceloten jatorrizko izena zen, baina aldatu egin zioten haur bat baino ez zela. Merlinek Galahadek bere aita ausardian gaindituko zuela eta Grial Santua lortuko zuela iragarri zuen.

Helduarora iristean, Galahad bere aitarekin bildu zen, nork zaldun izendatu zuen. Arturoren Kameloteko gortera eramana da Mendekoste garaian. Zegoen arrisku larriaz ohartu gabe, sir Galahad Mahai Borobilaren inguruan bueltaka aritu zen jaien erdian eta eserleku arriskutsuan eseri zen. Toki hau bete gabe mantendu zen soilik Grial Santua lortuko zuen pertsonarentzat, bertan esertzen zen beste edonorentzat akabuzkoa izango zen. Sir Galahad bizirik irten zen gertaera honetatik, Arturo eta bere gainontzeko zaldunak lekuko zirela. Erregeak, orduan, zaldun gazteak harri batetik ezpata bat ateratzean datzan proba bat egitea eskatzen du. Honek erraz lortzen du, eta Arturo erregeak berehala Galahad munduko zaldunik handiena bezala izendatzen du. Laster Mahai Borobileko Ordenara batzera gonbidatua da, eta Grial Santuaren ikuspen etereo baten ondoren, hau aurkitzeko bilaketa antolatzen da.

Maloryren Arturoren heriotza lanean, Galahaden ausardia eta zori sinestezina Grial Santuaren bilaketan bere errukitik datoz. Elezaharraren arabera, soilik zaldun puruek lor dezakete Griala. Zentzu orokor batean "purutasun" honek "kastitate"ari erreferentzia egiten dion bitartean, badirudi Galahadek pekaturik gabeko bizitza bat bizi izan zuela, eta, emaitza bezala, elezaharreko gainontzeko zaldunen maila erabat ezberdinean bizi eta pentsatzen du.

Guzti hau gora-behera, eta beharbada bere izaera puru eta bekaturik gabearen ondorioz, Galahadek, pertsonaia bezala, ez dirudi gizakia. Zaldun etsaiak ia ahaleginik gabe garaitzen ditu, gutxi hitzegiten du bere kideekin, eta bere kideak Grialera erabaki hautsezinez gidatzen ditu. Grialaren bilaketa hasten duten hiruretatik (Bors, Pertzeval eta Galahad) azken hau da lortzen duena. Hala egiten duenean, zerura igotzen dute Henoc aitalehen biblikoa eta Elias profeta bezala, bere kideak atzean utziz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Galahad