Galaikoportuges

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galaikoportugesa edo galiziera-portugesa Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean sortutako hizkuntza erromantzea da, gaur egungo galiziera, portugesa eta falaren arbaso komuna dena eta Erdi Aroan hizkuntza bizia izan zena. Halaber, hiru hizkera horiek barne hartzen dituen hizkuntza azpi-taldearen izena ere bada. Ondoko izanak ere hartzen ditu: proto-galego-portugesa, portuges zaharra, portuges arkaikoa, galiziera zaharra nahiz galiziera arkaikoa.

Bestela, gaur egun mugimendu erreintegrazionistak galiziera eta portugesa hizkuntza bakartzat hartzen du, lehenengoa bigarrenaren aldaeratzat joz eta galego-português izena erabiliz. Euren arabera, beraz, galaikoportugesa bizirik dago.

[aldatu] Literatura

Cantigas de Santa María izenekoak adibide ezagunak dira literatura galaikoportugesarena, XIII. mendean egindakoak eta Alfontso X.a erregeak koordinatutakoak.

Beste lan bilduma aipagarri batzuk Cancioneiro de Ajuda, Cancioneiro da Vaticana eta Cancioneiro Colocci-Brancutti ditugu, eta olerkarien artean Martín Codax nabarmentzekoa da, besteak beste.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak