Galaktosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
D-galaktosa

Galaktosa (C6H12O6) formula duen gluzidoa da, aldosa bat dena (COH taldea du lehenengo karbonoan). Sei karbono dituenez, hexosen taldean ere sailkatzen da.

Glukosarekin elkartzen denean laktosa disakaridoa sortzen du.

Gibelean galaktosa glukosa bihurtzen da. Galaktosa ere agertzen da zelula mintzetan, batez ere neuronetan.

Emakumeen ugatzetan ere sintetizatzen da galaktosa, glukosarekin elkartu ondoren laktosa sortzen dena. Gizakian galaktosaren iturri nagusia laktosa bera da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak