Galapagoak
|
Galapagoak |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Puerto Baquerizo Moreno | ||
| Herritarra | galapagoar | ||
| Azalera |
8.010 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
18.640 (2001) 2,33 bizt/km² |
||
| Web | www. | ||
Galapagoak edo Galapago uharteak[1] (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da. Politikoki, Ekuadorreko probintzia ere bada, hiriburua Puerto Baquerizo Moreno izanik. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusiak, 6 uharte txikiak eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguru.
Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.
1986an uhartedien inguruko itsasoa Itsas-Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.
Eduki-taula |
Banaketa administratiboa [aldatu]
Galapagoetako probintzia hiru kantoietan banatuta dago:
- Santa Cruz
- San Cristóbal
- Isabela
Uharte nagusiak [aldatu]
Galapagoen uhartediak izen asko ditu, ofiziala Archipiélago de Colón (euskaraz Kolonen uhartedia) da, izen ingelesa Ambrose Cowley piratak asmatu zuen 1684an bere lagunen eta zenbait ingeles handikien omenez.
Hauexek dira uharte nagusiak:
- San Cristóbal (ingelesez Chatham), 558 km² ditu Puerto Baquerizo Moreno hiriburua hor dago.
- Santa Fe (ingelesez Barrington), 24 km² ditu.
- Genovesa (ingelesez Tower), 14 km² ditu.
- Floreana edo Santa María (ingelesez Charles), 173 km² ditu.
- Plaza Sur, 0,13 km² ditu.
- Baltra (ingelesez South Seymour), 27 km² ditu.
- Santa Cruz (ingelesez Indefatigable), 986 km² ditu.
- Ipar Seymour, 1,9 km² ditu.
- Marchena (ingelesez Bindloe), 130 km² ditu.
- Pinzón (ingelesez Duncan), 18 km² ditu.
- Rábida (ingelesez Jervis), 4,9 km² ditu.
- Bartolomé, 1,2 km² ditu.
- Santiago edo San Salvador (ingelesez James), 585 km² ditu.
- Pinta (ingelesez Abingdon), 60 km² ditu.
- Isabela (ingelesez Albemarle), uhartediko uharterik handiena da eta 4.588 km² ditu. Uhartearen lekurik altuena 1.707 metrotako Alcedo sumendia da. Bere hegoaldeko kostaldean Puerto Villamil dago.
- Fernandina (ingelesez Narborough), 642 km² ditu.
- Wolf (ingelesez Wenman), 1,3 km² ditu.
- Darwin (ingelesez Culpepper), 1,1 km² ditu.
Historia [aldatu]
| Galapago uharteak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Naturala |
| Irizpideak | vii, viii, ix, x |
| Erreferentzia (ID) | 1 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
| Izen ematea | 1978 (II. bilkura) |
| Luzapen urtea | 2001 |
| Arriskuan | 2007 |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak ziren bere bisitari bakarrak. Horrela, Richard Hawkins pirata 1593an, Woodes Rogers pirata 1708an, Alejandro Malaspina esploratzailea 1790ean, James Collnet 1793an edo Robert FitzRoy eta Charles Darwin 1835an.
Ekuadorrek 1832ko otsailaren 12an uhartediaren jabetza aldarrikatu zuen eta Archipiélago de Ecuador izena jarri zion.
Bigarren Mundu Gerran Ekuadorrek Baltra uhartean Estatu Batuei kanpamendu bat eratzeko eskubidea eman zion.
1986an uhartedien inguruko itsasoa Itsas-Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.