Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Galarreta)

Koordenatuak: 42°54′N 2°22′W / 42.9°N 2.36°W / 42.9; -2.36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galarretako eliza» orritik birbideratua)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Galarretako elizaren hondakinak, dorrea erori baino lehen (2014ko uztailaren 10ean erori zen).
Kokapena
Koordenatuak42°54′N 2°22′W / 42.9°N 2.36°W / 42.9; -2.36
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Donemiliagako Galarreta herriko eliza da. 1950eko hamarkadan, elizaren ganga erori zen, eliza hondoratua utziz.[1] Gaur egun erortzen ari da. 2014ko uztailaren 10ean XVII. mendeko kanpandorrea erori zen.

Hasierako eliza XII. mendekoa zen, baina XVI. mendean bota zuten eliza errenazentista bat eraikitzeko.[2]

Bertako jatorrizko altzariak Gasteiz hiriburuko Babesgabeen Andre Mariaren elizara eraman zituzten, besteak beste XVIII. mendeko erretaula barroko zoragarria, gaur egun hiriburuko elizan ikusgai.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.