Xabier Galartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galarza VI.a» orritik birbideratua)
Xabier Galartza
Bizitza
JaiotzaLemoa1980ko urtarrilaren 4a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Xabier Galartza Bartzena, pilota arloan Galartza VI.a deituraz ezaguna, (Lemoa, Bizkaia, 1980ko urtarrilaren 4a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. 1,86 metro luze da, eta 84 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2000ko uztailaren 17an jokatu zuen, Barakaldoko pilotalekuan; azkena, berriz, 2010eko abuztuaren 13an, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.[1]

Lehen mailan emaitza nabarmenik ez zuen lortu; bigarren mailan, berriz, hiru final jokatu zituen: bi aldiz buruz burukoa (2005 eta 2007) eta behin binakakoa.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Xala y Beroiz sufren, pero jugarán la final», Mundo Deportivo, 2010-08-14.
  2. Asier AIESTARAN: «Agur goiztiarregiak», Gara, 2010-08-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresako fitxa


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.