Galata
Wikipedia(e)tik
| Galata 'Autoglotonimo ezezaguna' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Galatia, gaurko Turkian. | |
| Hiztunak: | Hizkuntza hila | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Kontinentekoa Galata |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | cel | |
| ISO 639-3: | xga | |
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Galata Anatoliako Galatian (gaurko Turkian) IV. mende arte hitz egin zen zelta hizkuntza hila da.
Glosa batzuk, idazle klasikoen aipamen batzuk eta hainbat inskripziotako izen batzuk baino ez dira ezagunak, guztira 120 bat hitz. Horietako gehienak pertsona izenak dira, batzuk -riks amaierarekin (Galiako zeltaz -riks, irlandera zaharrez ri, latinez rex), beste batzuk -marus bukaerarekin, datiboz -mari (Galiako zeltaz -maros, irlandera zaharrez mor, galeseraz mawr), Ambitouti bezalako tribu izenak (irlandera zaharrez imm- "inguruan", tuath "tribua"), drunaimeton ("batzarraren lekua", irlandera zaharrez drui "druida", nemed "leku sakratu") eta abar.
[aldatu] Bibliografia
- Philip Freeman: The Galatian Language A Comprehensive Survey of the Language of the Ancient Celts in Greco-Roman Asia Minor, ISBN 0-7734-7480-3
|
||||||||||||||||||||