Galdakao
Wikipedia(e)tik
|
Galdakao |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Galdakao | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
| Alkatea | Joseba Escribano Etxebarria (EAJ) | ||
| Herritarra | galdakar, galdakoztar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 31,7 km2 | ||
| Garaiera | 66 m. | ||
| Distantzia | 11,36 km Bilbora | ||
| Euskaldunak | %38,33 (2001) | ||
| Postakodea | 48960 |
||
| Biztanleria | 29.374 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 933,56 bizt/km² | ||
| www.galdakao.net | |||
Galdakao (Galdácano gaztelerazko grafiarekin) Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean dago eta Txorierri, Durangaldea eta Arratiako eskualdeekin egiten du muga. Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena da, bai eta Bizkaiko zortzigarrenik populatuena ere.
Usansolo auzoa nabarmena da, herri izaera duena eta herrigunetik kanpo dagoena. Zerbitzuei dagokienez Galdakaoko Ospitalea azpimarratu behar da, Usansolon dagoena hain zuzen ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Galdakao Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.
Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin.
[aldatu] Klima
Galdakaoko klima, ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai uda zein neguetan egun oso hotzak eta termometroa 40ºC-tik gora igotzen den egunak badaude. Bataz besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.
Urteko prezipitazioa 1200mm ingurukoa da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du. Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du, 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Galdakaoko udalerriaren behekaldeko guneetan.
[aldatu] Historia
Galdakao hiri nafarra izan zen, harik eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. herriaren agerpenaren data zehatza ezagutzen ez den arren, mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzo bezala eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao hortaz Bilboko auzo bat izan zen 1630ra arte. Ondoren Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.
Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazioaren erabateko garapenarekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan biztanleria hamarkoiztu egin zen.
[aldatu] Auzoak
Galdakaok 31,7 kilometroko azalera dauka, gune nagusi bat nabarmentzen da, eta honen inguruan banandutako auzo ugari. Gutxi gora-behera, Galdakao erdigunean 24.000 biztanle inguru bizi dira (udalerriko biztanleriaren %80a) eta Kurtze izena dauka. Banandutako guneetatik garrantzitsuena, Usansoloko auzoa da, 2.500 biztanle ingururekin.
Beste auzoak honakoak dira:
| *Aperribai | *Elexalde | *Tximelarre | |||
| *Arteta | *Erletxe | *Urreta | |||
| *Bekea | *Usansolo | ||||
| *Bengoetxe | *Olabarrieta-Txistulanda | ||||
| *Berezikoetxe | *Zuhatzu |
[aldatu] Demografia
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 1.254 | 1.593 | 1.940 | 2.750 | 4.025 | 5.019 | 6.482 | 7.250 | 7.750 | 10.556 | 18.854 | 26.785 | 28.569 | 29.544 | 29.374 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Inguruko beste herri handietan gertatu legez, Galdakaon ere azken hamarkadotan gazteleratze prozesu handia gertatu da, batik bat faktore demografiko eta politikoekin lotutakoa, eta bereizketa zabala dago "kalea" edo herrigunetik landa-gunera. Gaur egungo biztanleen %40a inguruan euskal hiztunak dira, erabilera maila apala izan arren. Bertako hizkera jatorrizkoa Nerbioi eta Arratiako ibarren azpieuskalkiekin sailkatu daiteke, mendebaleko euskararen aldaera bat alegia.
Hezkuntza arloan, 1967an abian ipini zuten "Eguzkibegi" ikastola, eta 2009an udalerrian Ibilaldia antolatu zuten. Biziberritze prozesuan, halaber, beste ikastetxe batzuk daude inplikaturik, eta helduei begira bi euskaltegi daude, AEKkoa eta Udalekoa. Lehenengoak mintzapraktika edo berbalagunen ekimena martxan ipini du erabilera sustatu nahian.
Bestela, udal zerbitzuen artean umejagole, kirol begirale eta ekitaldien aurkezle euskaldunen eskaintza dago, beste hainbat ekimenekin batera.
[aldatu] Monumentuak
- Elizak:
- Andra Mari (Elexalde): XIII. mendeko eliza erromaniko ederra, ondorengo mendeetako hainbat osagairekin.
- Andra Mari (Kurtzea): XIX. mendeko eliza.
- Dorreak:
- Isasi Goikoa.
- Lekue (Usansolo).
- Zubiak:
- Merkadilokoa (Bengoetxe).
- Torrezabalekoa (Plazakoetxe).
- Puentelatorre (Labea-Bekea).
- Udaletxea (Kurtzea): XVIII. mendekoa.
- Eskulturak.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak iraila erdialdean ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da, eta ekitaldi nagusienak egun horren inguruko bi astebururik hurbilenetan antolatzen dira.
Urtean zehar, ihauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsaila eta ekainaren 23an.
[aldatu] Kirolak
Abenduaren 31an San Silvestre lasterketa antolatzen da, Euskal Herrian sorturiko mota horretako lehena.
[aldatu] Galdakoztar ezagunak
- Juan Jugo (1920-), futbolaria.
- Txomin Aurrekoetxea (1943-), politikaria.
- Jose Inazio Basterretxea (1959-), idazle eta kazetaria.
- Idoia Zenarrutzabeitia (1959-), politikaria.
- Jon Azkueta (1967-), kirolaria.
- Cristina Castro (1969-), kirolaria.
- Julen Gabiria (1973-), idazlea.
- Arkaitz Estiballes (1977-), bertsolaria.
- Oier Zearra (1977-), pilotaria.
- Igor Anton (1983-), txirrindularia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Galdakaoko Udalaren webgunea
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Ospitalearen webgunea
- (Euskaraz)Berbalagun galdakoztarrak
- (Euskaraz)Udal euskaltegia