Galdona jauregia

Koordenatuak: 43°18′28″N 2°23′14″W / 43.30767°N 2.38713°W / 43.30767; -2.38713
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galdona jauregia
Kultura ondasuna
Mutrikuko hiri historikoa
Galdona jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Koordenatuak43°18′28″N 2°23′14″W / 43.30767°N 2.38713°W / 43.30767; -2.38713
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001530
3

Galdona jauregia Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen jauregia da eta 1964an ondare kultural izendapena jaso zuen.[1]. Herriaren hirigune historikoan dago, Txurruka plazan, Jasokundeko Ama Birjinaren elizaren ondoan eta Mutrikuko udaletxearen parez pare.

XVII. mendeko eraikuntza barroko ikusgarria da, burdin forjatuzko balkoiak, apaindutako egurrezko teilatu hegal eta leihoak, eta lehenengo solairuaren kantoian armarri dotorea dituena ezaugarri.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, Juan Galdona Muñoz sebillarrak, Mutrikuko prokuradore batzarkide 1694an eta Santiagoko Ordenako zaldun zenak, agindu zuen jauregia eraikitzea[2]. Jauregiak lau angeluko oina du eta harlangaitzez egina da, fatxada nagusia izan ezik; azken hau harlanduzkoa du. Hiru maila ditu eta lau isuriko teilatua. Ezkerreko albo fatxadak eraikinen arteko horma bitarteko egiten du. Fatxada nagusia harlanduzkoa da erabat, eta hiru maila dauzka, elkarrengandik platabandez bereiziak, eta hutsarteak hiru ardatzek bereizita daude. Behe solairuan lauki zuzen formako bi hutsarte daude, eta ate dintelduna, ingurune irtenarekin. Gainerako bi solairuetan apur bat irtenak dira balkoiak, forja burdinezkoak, ingurune irtenarekin. Eraikinari amaiera emanez erlaitz molduradun bat ageri da, eta hegal oso irtena, bikain zizelaturiko zurkoskekin, Olazarra etxekoak daukan antzera. Eskuin alboko fatxada erdi ezkutuan gelditzen da gaur egun, musika kioskoa eraiki zenetik. Agerian ditu hutsarteen hiru ardatzak. Erdikoan leihoak ditu maila guztietan eta albo ardatzetan balkoiak, fatxada nagusikoen tankera berekoak. Lehenengo solairuaren kantoi batean armarria dago[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bienes de Interés Cultural. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  2. Mutrikuko Udala. Hirigune historikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  3. Kultura eta Hizkuntza Politika saila. Kultura Ondarea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]