Galdrabók

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galdrabók liburuaren orri bat.

Galdrabók, islandieraz "Magia Liburua", oso liburu bitxia da. Berez, grimorio bat da, hau da, magia egiteko aholkuak biltzen dituen liburua. Lan honen lehenengo erreferentzia 1600 urtearen ingurukoa da. [1]. Data horretatik 47 aipamen jasotzen dituen eskuizkribu txiki bat ezagutzen da.[2] Testuak runak erabiliz, Islandiako ikur magikoak erabiliz eta latinez daude jasota. Zalantzarik gabe esan daitek Islandiako Erdi Aroaren magia liburu garrantzitsuena dela.[3]

Antza, liburua lau egile desberdinek idatzi zuten, hiru islandiarrak eta laugarren bat danimarkarra. [4][5] Lehenengo testuak XVI. mende hasierakoak izan daitezke. 1921an Natan Lindqvistek suedierazko itzulpen bat argitaratu zuen. 1989an Stephen Flowersek ingelesezko edizioa argitaratu zuen.[6]

Liburuaren edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala liburuak 47 aipamen magikoak biltzen ditu. Gaiak oso desberdinak dira:

  • Islandiako ikur magikoak
  • Belarrak erabiltzeko argibideak
  • Hel egiteak, bai deabruei bai Iparraldeko mitologiako jainkoei.
  • Babesteko araoak: begizkoaren aurka, buruko minaren aurka, pestearen aurka...
  • Beste pertsonengan beldurra sor arazteko aholkuak.
  • Animaliak akabatzeko aholkuak.
  • Lapurrak ezagutzeko aholkuak.
  • Emakumeak sorgintzeko aholkuak.

Ikus baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X 10 or.
  2. Lindqvist, Natan (1921). En isländsk svartkonstbok från 1500-talet. Uppsala. 11 or.
  3. http://books.google.es/books/about/The_Galdrab%C3%B3k.html?id=3TvXAAAAMAAJ&redir_esc=y
  4. Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X p.30
  5. Matthías Viðar Sæmundsson (1992). Galdrar á Íslandi. Reykjavík: Almenna bókafélagið. ISBN 9979-4-0068-4, 10 or.
  6. http://es.scribd.com/doc/15755566/Galdrabok

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Flowers, Stephen (1989). The Galdrabók: An Icelandic Grimoire. ISBN 0-87728-685-X
  • Lindqvist, Natan (1921). En isländsk svartkonstbok från 1500-talet. Uppsala.
  • Matthías Viðar Sæmundsson (1992). Galdrar á Íslandi. Reykjavík: Almenna bókafélagið. ISBN 9979-4-0068-4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen Flowersek egindako edizioa PDFn