Galerak berreskuratzeko bigarren kanala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanal osagarrien funtzionamendua

Bigarren kanala FEC (ingelesez: Forward Error Correction) mota bat da. Galerak berreskuratzeko erabiltzen da[1]. FEC fluxu originaleko paketeei informazio erredundantea gehitzean datza. Informazio erredundante hori erabiliko da galdutako paketea berreraikitzeko osotasunean edo partzialki, datu transmisio tasa pixkat handitutako kostuarekin.

Kanal osagarriekin informazio erredundante hori audioaren erresoluzio gutxiagoko fluxua da[2]. Beraz, irudian ikusten den moduan, aurreko paketearen kopia txertatzen da, kalitate txikiagoa duena. Ondorioz, paketeren bat galduz gero hurrengo paketetik lortu ahal izango da informazioa, nahiz eta kalitate gutxiagokoa izan. Erreprodukzio atzerapena oso gutxi handitzen da, bi pakete jasotzearekin nahikoa duelako hartzaileak erreprodukzioarekin hasteko.

Irudiko adibidean kanal osagarri bakarra erabili da, beraz, bi pakete jarrai galduz gero ezin izango dira bi paketeak berreskuratu. Horregatik kanal bat erabili beharrean gehiago erabil daitezke, eta horrela pakete jarraiak galtzearen eragina ezaba daiteke. Baina transmisioko banda zabalera eta transmisio atzerapena handituko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Computer Networking: A Top-Down Approach (6th Edition) F.Kurose W. Ross
  2. Sender based repair of damaged audio streams. Colin Perkins

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]