Galescola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Galescola galizierazko hezkuntza eskola publikoak dira, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako. Galiziako Xuntak abian ipini zituzten 2007-08 ikasturtean, PSG eta BNG alderdiak agintean zeudela.

Gaur egun Vigo, Pontevedra, Marin, A Coruña, Santiago, Lugo, Ribadeo eta Ourenseko udalerrietan galescolak abian daude, besteak beste. 2008-09 ikasturterako 58 zentro 2.733 ikaslerekin eta 472 langilerekin egongo direla aurreikusten dute.

Ikus, gainera

Kanpo loturak