Galietako gerrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galietako gerrak
Siege-alesia-vercingetorix-jules-cesar.jpg
Goialdean: "Vercingetorix galiar buruzagiak bere armak Julio Zesarren oinetara botatzen ditu", 1899, Lionel Noel Royer margolariaren lana.
Data K. a. 58. - K. a. 55 urteen artean
Lekua Galia, Germania eta Britainia
Emaitza Erromatar Errepublikak Galia bereganatu zuen
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Erromatar Errepublika Hainbat galiar tribu
Buruzagiak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Julio Zesar
Vexilloid of the Roman Empire.svg Tito Labieno
Vexilloid of the Roman Empire.svg Marko Antonio
Vexilloid of the Roman Empire.svg Kinto Tulio Zizeron
Vexilloid of the Roman Empire.svg Publio Lizinio Kraso
Vercingetorix
Ambiorix
Commius
Indarrak
120.000 gerlari:
60.000 legionari
60.000 auxiliari
3 milioi gerlari inguru
Galerak
30.000 hildako
10.000 zauritu
1,5 milioi hildako guduan zehar
milioi bat esklabu bilakatuak
Plutarkoren arabera


Artikulu hau Galiako guduei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Commentarii de Bello Gallico».

Galietako gerrak K. a. 58. - K. a. 55 urteen artean jazotako Julio Zesar erromatar prokontsula eta galiar tribuen arteko gatazka militarrak izan ziren. Hauek gertatu bitartean, Erromatar Errepublikak Galia menperatu zuen, hau Mediterraneo itsasotik Mantxako kanalara zihoan herrialde zabala zen. Aldi berean, erromatarrak Britainia eta Germaniako herrialdeetan sartu ziren, baina azjen espedizio hauek behin ere ez ziren maila handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak K. a. 52. urtean burututako Alesiako guduarekin amaitu zen, honetan erromatarrek galiarren azken erresistentzia zapaltzea lortu zuten. Garaipen erabakikor honen ondorioz Erromatar Errepublika galiar lurralde osoan hedatu zen. Kanpaina militar honetan zehar erabilitako gudarosteak, ondoren Zesarrek Erromara joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.

Nahiz eta Zesarrek inbasio hau prebentzio-defentsa ekintza gisa justifikatu izan, historialari gehienen iritziz honen arrazoi nagusia Zesarren ibilbide politikoa indartu eta bere zorrak ahitzean zetzan. Halaber, inork ezin zezaken ezkutatu lurralde honek erromatarrentzako zuen garrantzia, aurretik Galiako jatorria zuten tribu barbaroen erasoak jasan baizituzten. Lurralde hauen jabetzeak Erromak Rin ibaiaren muga ziurtatuta izan zezan erraztu zion.

Julio Zesar berberak kanpaina militar hau bere Galietako guduari buruzko iruzkinak idazlanean zabalki deskribatu zuen, hau Galiako gerrei buruzko iturri historiko garrantzitsuena eta jeneral honen idazlan nabarmenena izan zelarik. Liburua propapaganda politikoaren maisu lan bat ere bada, Zesar jenerala Erromako bere irakurleengan eragina izaten saiatu baitzen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galietako gerrak Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.