Galikanismo
Wikipedia(e)tik
Galikanismoa Frantziako erregeek eta Elizak sortutako politika eta erlijio-doktrina da, XIV. mendetik XIX. mendea arte indar handia izan zuena.
P. Pithou eta P. Dupuy izan ziren galikanismoaren teorialari nagusiak; Karlos VII.aren garaiko Bourgesko Gutuna eta Jacques-Bénigne Bossuetek idatzitako Lau ataletako azalpena liburuak izan ziren galikanismoaren oinarrietako batzuk. Aita Santuaren eskumena murriztearen alde, apezpikuei askatasun handiagoa ematearen alde, eta erregeari erlijio-kontuan parte hartzeko eskubidea ematearen alde azaltzen ziren galikanismoaren jarraitzaileak.
Alexandro VIII.ak debekatu zuen doktrina hau, baina ez zen desagertu lehenengo Vatikanoko kontzilioa egin zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.