Galilea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errioxako udalerrirako begiratu: Galilea (Errioxa)
1=Kinneret (moshava) and Sea of Galilee
Galilea eskualdeko ekialdean dagoen Galileako itsasoa.

Galilea[1][2] (arabieraz الجليل al-yalil; hebreeraz: הגליל habalil; latinez: Galilaea; antzinako grezierazko Galilaia, hebreerako galiletik dator, biribil) erromatarren okupaziopean zegoen Palestina osatzen zuten hiru probintzietako bat zen. Besteak Samaria eta Judea ziren. Galilea iparraldean zegoen, Judea hegoaldean eta Samaria erdian. Itun Berriaren arabera, Jesus Galilean hezi zen, Nazaret izeneko herri txiki batean. Bertan sortu zen kristautasuna, eta Galileako herri eta hiri gehienak aipatzen dira Biblian (Kafarnaum, Magdala, Nazaret, Tiberiades). Gaur egun Israelgo ipar eskualdea osatzen du.

Geografia eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebalean Mediterraneoa du, ekialdean Siria eta Jordania (Tiberiadeko aintzira), eta iparraldean Libano. Libanotik Sinaira doan mendikatea igarotzen da eskualde honetatik. Bi zati bereizten dira bertan: Galilea Garaia, Hule ibarretik mendietara, eta Libanoko mugatik Safedeko hegoaldera bitartekoa; eta Galilea Beherea, Bet Kerem eta Jezraelgo haranetara zabaltzen dena, aurrekoa baino menditsuagoa (Tabor mendia). Lurralde euritsua da, eta nekazaritza oparoa du (laboreak, mahastiak, fruituak, olibondoak, tabakoa). Arrantza eta arrain hazkuntza ere garrantzi handiko ekonomia jarduerak dira Galilean. Burdin mehatzak daude iparraldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]