Galileo (satelite bidezko nabigazio sistema)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galileo izeneko satelite bidezko nabigazio sistema globala Europako Batasunak eta Europako Espazio Agentziak (ESA) elkarlanean eraikitzen ari diren nabigazio sistema da. Sistema honek GPS sistemarekiko mendekotasuna murriztea du helburu, eta 2011rako haien zerbitzuak eskaintzen hasiko dela espero da, luzapenik gertatzen ez bada; bestela 2014an hasiko da zerbitzua eskaintzen.

Izena Galileo Galilei italiar fisikari eta astronomoaren omenez eman zaio.

Beste sistemekin alderatuta dituen abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satelite bidezko nabigazio mota honek, baditu hainbat abantaila: Alde batetik, guztiz bateragarria da oraingo GPS sistemekin. Hori horrela izanik, erabiltzaileak berak "seinale hargailu" baten bidez bere posizioa oso era zehatzean kalkulatu ahal izango du, momentuan bertan eta bakarrik metro gutxiko akatsa izanik, egungo sistemak baino hobea. Gainera, dauden orbitak poloetara okertuta (desbideratuta) daudenez, poloetatik hurbil dauden tokiak zehatzago neurtuko ditu. Izan ere, Amerikako egungo GPS-ek askotan akatsak izaten dituzte eremu horietan.

Ziurtasun eremuetan egingo diren erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira hainbat eremu non segurtasuna ezinbestekoa izango den; hegazkinen kontrola, autoak gidatzerakoan...etab. Kasu horietan, gerta daiteke satelite batean akats bat gertatzea, baina sistema horrek akats-abisua segundo gutxitan zabaltzea ahalbidetzen du. Sistema honen bidez gertatu izan diren hainbat istripu saihesteko gaitasuna izango genuke. Horren azalpen bat, Galileo sateliteak emitituko duen seinalean datza; guztira hamar irrati-frekuentzia desberdinetan emitituko baitu bere seinalea.

Sistema honen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honek 30 satelite izango ditu orbitatzen. Satelite horiek guztiak kontrolatzeko bi Galileo kontrol-zentro egongo dira, Europan bertan kokatuak. Hainbat zerbitzu-mota emango ditu: Doako zerbitzua, merkatari-zerbitzua, zerbitzu publiko arautua eta bilaketa eta salbamendu zerbitzua.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galileo (satelite bidezko nabigazio sistema) Aldatu lotura Wikidatan