Galileo Galilei Planetarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Planetarioaren irudia.

Galileo Galilei Planetarioa General Sarmiento Etorbidea eta Belisario Roldanen arteko gurutzalekuan kokatua dago, Parque Tres de Febrero izeneko parkearen barnean, Palermo auzoan, Argentinako hiriburua den Buenos Airesen.

Bere zuzendaria Lucia Sendon de Valery da, geografia irakaslea eta errelatorea erakunde honetan duela 30 urte baino gehiagotik.

Gaur egun, Planetarioa dagoen tokia Palermo Vivo bezala ezagutzen da, Palermo auzo "ez ofizial" bat delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Airesek Planetario bat izatearen ideiari buruz 1958an hitzegiten hasi zen Jose Luis Pena zinegotzi sozialista eta Udalerriko Kultura idazkaria zen Aldo Coccaren ekimenez.

Galileo Galilei Planetarioaren eraikitze lanak garai batean Buenos Aires Hiriko Munizipalitatea izan zeneko Arkitektura Zuzendaritza Orokorreko Enrique Jan arkitekto argentinarraren zuzendaritzapean hasi ziren 1962an. Lanak Compañia de Construcciones Civiles S. A.ren kargu egon ziren. Garai hartan intendentea zen Eugenio Schettinik 1966ko abenduak 20an inauguratu zuen.

Lehen funtzioa 1967ko ekainak 13an egin zen. Lehen ikuskizunean Banfieldeko 1. Komertzio Eskolako eta Hiriburu Federaleko Santa Unión de los Sagrados Corazones Eskolako ikasleek parte hartu zuten. Geografia eta Matematika irakaslea zen Antonio Cornejok gau horretan Buenos Aires, Argentinar Antartika eta Hego Polo gaineko zerua nola egongo zen eta Hegoaldeko Gurutzea izeneko konstelazioa begiratuz nola orientatu erakutsi zien. Publiko orokorrarentzako behin betiko 1968ko apirilak 5ean ireki zen.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planetarioaren parean dagoen lakuaren iurida. Eraikina irudiaren atzealdean agertzen da.

Eraikinak bost solairu, sei eskailera (bat helikoidala) eta hogei metroko diametroa eta 360 eserleku atzeragarriko gela zirkular bat ditu.

Bere kupula erdiesferikoak 20 metroko diametroa du eta barnealdetik aluminiozko txapen bidez estalia dago, pantaila bezala balio duena. Erdian bere bihotza dago: benetako planetarioa.

Planetario tresna deritzona 5 metroko altuera eta 2,5 tonako pisua duen tresna bat da, ehun proiektore inguru dituena. Armazoi zilindriko bat du Eguzkia, Ilargia eta begi hutsez ikus daitezkeen planetentzat (Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturnorentzako proiektore independenteak eta muturretan 8.900 izar proiektatzen dituzten bi esfera dituena.

Kupula horretara zuzendutako laser proiektore eta ekipo sistema batek unibertsoaren osaketari buruzko ikuskizunak eskaintzen dituzte, 8.900 izar finko, konstelazio eta nebulosen proiekzioarekin.

Erdiesfera elkarkonektaturiko altzairuzko 5.300 barrak, aluminio eta zurezko plantxak, beira kurbok eta U formako burdinazko oinarri batek osatutako sare baten gainean muntatua dago, hau da, sei hiruki ekilatero, hauen erpinek barnerantz begira, emaitza bezala zirkulu bat ematen dutelarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehen solairuko museoan Apolo XI misioak Planetarioarentzat ekarri zuen ilargiko arroka bat erakusten da. Richard Nixon estatubatuar presidente ohiaren opari bat izan zen.
  • Sarbideko lauzetan, Neuquen probintziatik ekarriak, amonitesak aurki daitezke, duela 100 milioi urte inguru desagertu ziren itsas fosilak.
  • Planetariorako sarrera lautadan 1965ean Chaco Probintzian topatutako meteorito metaliko bat ikus daiteke.
  • Hor filmatu zen Soda Stereok Sueño Stereo diskorako egin zuen Zoom kantuaren bideoklipa.
  • Argentinan jokatu zen lehen futbol partidua Buenos Airesen jokatu zen, hain zuzen ere gaur egun Planetarioa dagoen tokian, eta 1867ko ekainak 20an jokatu zen. Monolito batek tokia gogorarazten du.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]