Galiziako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salvorako uhartea, Aguiñoko parrokian.

Galiziako geografia Ozeano Atlantikoak markatzen du, Galiziako (Espainia) mendebalde eta iparraldea inguratzen duena eta itsasadar sakon eta aberatsak sortzen dituena.

Hegoaldean, Miño ibaiak Portugaldik bereizten du, ipar-ekialdean Eo errekak Asturiastik eta hego-mendebaldean Galizia-Leongo mendiguneak banatzen du Gaztela eta Leongo erkidegotik.

[aldatu] Ibaiak eta itsasadarrak

Miño da Galiziako ibairik luzeena, Lugoko probintzian sortu eta Ourensetik pasatuz Pontevedran itsasoratzen dena. Sil du ibaiadar nagusia. Beste ibai batzuen artean, Limia aipatzekoa da.

Itsasadarrei dagokienez, batzuk banatzen dituzte hiru multzotan, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera: Rias Altas, Rias Medias eta Rias Baixas.

[aldatu] Mendiak

Galizia-Leongo mendigunea hego-ekialdean dago, Ourense eta Leon artean. Bertako mendirik altuenak Pena Trevinca (2.127 m) eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m) dira.

[aldatu] Uharteak

Zies Irlak eta Arousako uhartea dira garrantzitsuenetarikoak. Zies, Ons uhartea, Cortegada eta Salvora irlek, Atlantikoko Irlen parke Nazionala osatzen dute.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak